Udal txiki eta ertainetan hobetzeko sedes gauzatutako ekimenak

04.11.11
Erakundea

Udaletxe txiki eta ertainetan eta hobetu eta kalitatea lortzeko xedez egin izan diren hainbat ekimenen berri jaso ahal izango dugu Ermuan. Datorren asteartean, azaroaren 8an, Euskalit erakundeak Euskadin koordinatzen duen Europako Kalitatearen XVII. asteko egitarauaren barne jardunaldia izango dugu Lobiano Kulturgunean, goizeko bederatzi eta erdietatik eguerdiko ordu bat eta erdietara bitartean. Jardunaldiari jarri zaion titulua “Etorkizuneko erronkei erantzuten duen kudeaketarantz" da.

Jardunaldiaren helburua bikoitza da, batetik betetzeke dauden erronkak identifikatzea eta, bestetik, herritarren asmo eta beharrei hobeto erantzun asmoz erakunde horiek aldatzeko tamaina ertaineko hainbat udalek gauzatu dituzten esperientziak aurkeztea.

Jardunaldi horretan Eudelek azken urteetan udal txiki eta ertainentzat bultzatu dituen programak aurkeztuko ditu eta baita etorkizunari begira dituen erronkak.

Beasain eta Etxebarriko udaletik etorritako ordezkariek jasandako esperientzien berri emango dute, biek Eudelek bultzatzen duen Berrikuntzaren Agendan parte hartzen ari baitira.

Ermuak modu eraginkorragoan lan egin asmoz, azken urteetan lan egiteko gure modua egokitu eta hobetzeko bidean emandako urratsak jendaurreratuko ditu.

Azkenik, Politika Publikoak ebaluatzeko Euskal Sozietatearen presidente José Luis Gómez Llanos, bere lana zertan den eta horren inguruko hainbat esperientzia aurkeztuko dizkigu.

Eguneko programa ikusteko saka beheko lasterbidearen gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n