Kimika modu erakargarrian

07.11.11
Ekonomi Sustapena

NBE delakoaren Batzar Nagusiak 2011 Kimikaren Nazioarteko Urtea izendatu zuen, zientzia horrek gizartearen ongizateari egiten dion ekarpen garrantzitsuaz jabetu gaitezen. Kimika oinarrizko zientzia izan da gizakion garapenean, are gehiago, gizakiok batez ere kimika gara, oinarrizko kimika elementuak gure osagai baitira, esaterako Karbonoa (C), Hidrogenoa (H), Oxigenoa (O) eta Nitrogenoaren (N) kasuan. Horrez gain, etengabe erreakzio kimikoak sortarazten ditugu, esaterako jaten dugun bakoitzean, gure elikagaiak substantzia eta mantenugaiak dauzkate, horiek konbinatzen direnean mugitzeko nahiz gure eguneroko jarduerak egin ahal izateko energia ematen dizkigutelarik.

Kimikaz eta bere funtzionamenduaz jakiteak mundua eta horrengan dugun eragina hobeto ulertzen laguntzen digu. Hori horrela eta 2011ko Zientzia Astearen barne Ermuko Udalak FETYC erakundearekin batera finantzatuz ‘Kimika Jardunean’, programa prestatu du. Programaren helburua 9 urtetik 16ra bitarteko ikasleei kimikaren oinarrizko ezagutzak ematea da. Gaur saiei ekin zaie eta lñehenengo taldeak pasa dira Izarratik. Gazteek oso ondo pasatu dute, horren lekuko, talilerretan ateratako argazki bilduma.

Hori horrela, bi astez herriko ikastetxeekin adostutako ordutegian, tailerrak egingo ditugu udalak Izarran duen enpresa-gunean. Tailerrok Mad Science enpresako teknikarien dinamizatuko dituzte. Saio horietatik 800 ikasle inguru pasako dira datozen egunetan, hainbat erreakzio kimiko ikus eta proba ditzaten modu dibertigarrian. Tailer horiekin lortu nahi diren helburuak ondorengoak dira:

  • Jarduera zientifikoaren ikuspuntu integratua eskaintzea, ikasle eta irakasleen partaidetza inplikatzea bilatuko dituzten jarduera eta bizipenen bidez.
  • Zientzia eta batez ere kimika sustatzea, zientzian interesa duten haur eta gazteen artean eta, horrelako zaletasunik ez dutenen artean, baita ere.
  • Kimikak diziplina anitzeko duen izaera eta bestelako ezagutza eta espresio alorrekin duen lotura ezagutaraztea.
  • Metodo zientifikoaren oinarriak, horren izaera deduktibo eta esperimentala, nahiz arazoen konponbiderako horren aplikazioa aurkeztea.
  • Gazteen artean izpiritu kritikoa garatzen laguntzea, kritiko izatearen ezaugarria kide eta kolektibo ororen oinarrizko euskarri eta berdintasunaren babesle baita gizarte paritario baten garapenean.

Argibide gehiagorako idatzi aarana@udalermua.net ontzi elektronikora edo deitu 943179151.

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik