2012 urteko Ordenantza Fiskalak mintzagai izango ditu bihar Udalbatzak

08.11.11
Erakundea

Udalbatza Osoko Bilkurara bilduko da asteazken goizean. Bilerak ezohiko izaera izango du eta goizeko hamarretarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu erdi beranduago bigarrenean bada. Udalbatza 2012. urteko Ordenantza Fiskalak izango ditu hizpide eta ardatz bilera horretan. Eguneko gai-zerrenda lau puntuk osatzen dute.

Lehenengoan EAJ/PNV udal taldeak 2012ko Ordenantza Fiskalak aldatzeko proposamena bertan behera utz dadila eskatuz aurkeztu duen osorik zuzentzeko aurketu duen idatzia jorratuko da. Bigarrenean, 2012. urterako Ordenantza Fiskalak onartu ala ez bozketara jarriko da. Hirugarrenean, Udal Kirol Erakundeak bere Ordenantza aldatzeko hartu duen erabaki berretsiko da. Laugarren eta azkenean, Emakumeenganako indarkeriari aurre egiteko Nazioarteko Eguneko -azaroaren 25eko- adierazpena onartuko da.

Gai-zerrenda ikusteko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu