Asier Altuna zuzendaria Ermua Antzokian izango da Bertsolari lana aurkeztu eta horri buruz hitz egiteko ikusleekin

09.11.11
Ermua Antzokia

Asier Altuna zuzendaria Ermua Antzokian izango da ostegunean, zineklubeko saioan proiektatuko den Bertsolari dokumentala aurkeztu eta horri buruz hitz egiteko ikusleekin. Bertsolari dokumentala da, jarduera hori hobeto ezagutzeko saiakera egiten eta 100 minutu irauten duena. Horretan parte hartu dute Miren Amurizak, Jon Sarasuak, Maialen Lujanbiok, Andoni Egañak eta Amets Arzallusek. Lana Donostiako nazioarteko zine jaialdian estreinatu zen, ikusleen artean harrera oso ona jasoz. Bertsolari iluntzeko zortzi eta erdietan pasako da, euskaraz bere jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin. Emanaldira joaten diren ikusleek Asier Altuna zuzendariarekin solasean aritzeko.

Zine komertziala berriz, larunbatean ikusi ahal izango dugu. Arratsaldeko 19:30etan Juan Carlos Fresnadillo zuzendariaren Intruders proiektatuko da. Terroreko filmak honek aukera eman dio zuzendariari Hollywood era jauzia egiteko, Steven Spielberg ospetsuaren eskutik. Filmean maila handiko aktore zenbaitek lan egiten dute: Clive Owen, Daniel Brühl eta Pilar López de Ayala eta Hector Alterio, hain zuzen ere. Amets gaiztoak dituzten haurren historia da, horiek familiako kideei eragingo dietelarik. Intruders igande eta astelehenean gauean eta iluntzean ikusi ahal izango da.

Larunbat gaueko hamarretan Four Lions komedia britainiarra basatia ikusi ahal izango dugu. Christopher Morris komikoak zuzendutako proposamen honetan Ingalaterran dauden muturreko musulman taldea zelula terrorista bat sortu asmoz bizi dituzten pasadizoak eta helburu hori ekiteko poliziak bizitako gertaera harrigarriak. Lana komedia beltzaren eta satira gordinaren tartean kokatzen da. Four Lions fartsa barregarria da, ikuslea harrituko duena. Filma igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ere emango da.

Azkenik, igande arratsaldean haur eta gaztetxoek ‘Hiru Mosketariak’ titulukoa ikusi ahal izango dute. Alejandro Dumasek idatzitako eleberriaren azken egokitzapena. D’Artagnan eta Athos, Porthos eta Aramis lagun fidelen abenturak ikusleak gozaraziko dituzte. Filma euskarazi zango da, eta gaztelaniazko azpitituluak izango ditu.

Gogorazten dizuegu, oraindik salgai dagoela hileko bonoa, zeinaren bidez zineklubeko eta zine komertzialeko filmak euro batean (1 €) ikusteko aukera emango digutenak.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiko mikrositea .

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.24
Antzokiak 'Aquí no paga nadie' antzezlana hartuko du

Banarte Antzerki taldeak emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20:30etik aurrera
Imagen
28.05.24
Zine proiekzioak irailera bitartean agur esango

Osteguneko zineklubean ‘Mamifera’ filma proiektatuko eta, horrekin, amaiera emango zaioz programazioari eta denboraldiari
Imagen
21.05.24
Ermua Antzokiak bi komedia dramatiko, wester bat eta animazio bat eskainiko ditu aste honetan

Proiektatuko ditu 'Siempre nos quedará mañana'; La Casa'; 'Hasta el fin del Mundo' eta 'Garfield' filmak