Leo Harlemek birritan beteko du Antzokia ‘Komikoak 2011’ birako ikuskizunarekin

11.11.11
Ermua Antzokia

Leo Harlem -Leonardo González (Matarrosa del Sil, Leon) aktore eta umorista Ermua Antzokira dator gaur ‘2011 Komikoak’ biraren barne. Leonekoak Antzokia birritan beteko du, ‘Harlem eta lagunak’ ikuskizunarekin. Ez dago sarrerarik, agortuta baitaude orain dela egun asko. Lehen emanaldia iluntzeko zortzietan izango da eta bigarrena gaueko hamarrak eta laurdenetan. Laburbilduz, ordu eta erdian irribarrez lehertzeko bi aukera.

Leo Harlem ‘El club de la comedia’ delakoan hasi zuen bere karrera, bakarlarien lehiaketako hirugarren edizioko finalista geratu ondoren 2002an. Ondoren irratirako fitxatu zuten, kiroleko Radio Estadio irratsaioan jardunez. 2007an hainbat bideo igo zituen ‘Youtube’ atarira, Zaragoza hiriko ‘El Bocas’ pertsonaiarekin. Horietan hiria erakutsi eta hiriko futbol taldeko zale sutsuaren papera eginez. 2009 eta 2010eko udan Valladolideko futbol taldeko kanpainaren irudia izan zen, Zaragozan egindakoaren antzera. Beranduago Jose Motarekin egin zuen lan, TVE1 telebista katean eta Antena•3 ‘El Club del chiste’.

2010eko irailean, Onda Cero irratiak kirol irratsaioko esatari gisa zortzigarren urtez jarraituko zuela iragarri zuen. ‘El club de la comedia’ren etapa berrian ere, oraingoan la Sexta katean, parte hartu du. Aurten berrehun emanaldi eman izan ditu estatu osoan zehar bakarkako umorista lanetan.

Horrez gain, Bembibren El Bierzo herriko Botillo Jai Nazionaleko XXXIX. edizioaren mantentzaile aukeratu dute. Valladoliden San Lorenzo amabirjinaren jaietako pregoilari ere izan da.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.24
Antzokiak 'Aquí no paga nadie' antzezlana hartuko du

Banarte Antzerki taldeak emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20:30etik aurrera
Imagen
28.05.24
Zine proiekzioak irailera bitartean agur esango

Osteguneko zineklubean ‘Mamifera’ filma proiektatuko eta, horrekin, amaiera emango zaioz programazioari eta denboraldiari
Imagen
21.05.24
Ermua Antzokiak bi komedia dramatiko, wester bat eta animazio bat eskainiko ditu aste honetan

Proiektatuko ditu 'Siempre nos quedará mañana'; La Casa'; 'Hasta el fin del Mundo' eta 'Garfield' filmak