Urtian ur hornidura hiru orduz etengo da, kanalizazio handiagoa konektatzeko

11.11.11
Abisuak eta matxurak

Urtia industrialdeko hainbat eraikinek urik gabe egongo dira astelehen goizean –azaroaren 14an- hiru orduz, gutxi gorabehera. Zerbitzua esleiturik duen Agbar enpresak eta udaleko lan taldeak horrela iragarri dute. Biek aditzera eman dutenez Urtia industrialdeari zerbitzu ematen dion hodia sekzio handiagoa duen beste batekin birkonektatuko dute. Ur etena goizeko hamaiketatik arratsaldeko ordu 1era bitartean egingo da.

Lan hori egin ahal izateko ura hornidura eten egin behar dute eta, dagoen hodia moztu eta sekzio zabalagoa duen berriari birkonektatzeko. Hori horrela, industrialdeko hainbat eraikinetan ez dute urik izango lanak egiten diren denbora tarte horretan. Obrak eragingo dien zonaldea ondorengoa da: Areitio igoeran eta Lomipower enpresaren gainetik dauden eraikin guztiak: Monroe ohikoa, Amaya Telleriarena, Zearreko bueltakoa eta horren parean dauden eta Bizkaia Etorbidekoak diren eraikinak.

Lotutako albisteak

Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago
Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
19.06.25
Mankomunitateak hondakin organikoaren kudeaketa errazten duen aplikazio digitala aurkeztu du

‘IREKI’ aplikazioak edukiontzi marroia irekitzeko eta organikoaren poltsak jasotzeko balio du. Android eta IOS sistemetarako dago erabilgarri