Rocky Horror Picture Show, Luis Tosar eta Steven Soderberghen azken filma zine programazioan

16.11.11
Ermua Antzokia

Luxuzko programazioa ikusi ahal izango dugu aste honetan Ermua Antzokian. Ostegunean emango zaio hasiera, B serieko filma mitiko baten proiekzioaz: Jim Sharman zuzendariaren Rocky Horror Picture Show titulukoarekin. Aurrekontu gutxiko musikala da, horrorea, umorea, sexua eta trabestismoa nahasten dituena. Filma 1975ean estreinatu zen eta berehala kultuzkotzat hartua izan zen, gaurdaino noizean behin EEBBetako zineetan proiektatzen jarraitzen dena. Ikusleek filma abestiak kantatzen dituzte sarri, proiekzioetan ere solasean aritzen direlarik. Rocky horror picture show filmak zaletuen elkarteak ditu mundu osoan zehar. Bigarren mailakoa (B seriekoa) izan arren filmean orduan oso gaztea zen Susan Sarandon aktoreak eta Meat Loaf musikari ospetsuak parte hartzen dute. Rocky horror picture show jatorrizko bertsioan pasako da, gaztelerazko azpitituluekin.

Zine komertziala ikusteko, larunbatera itxoin beharko dugu. Arratsaldeko zazpi eta erdietan Steven Soderbergh zuzendariaren Contagio lana proiektatuko da. Soderbergh azken boladan zuzendari fidagarrienetako gisa agertu da, bere filmografiakoak baitira, esaterako, Traffic, Erin Brockovich, El buen alemán y la saga de Che El Argentino eta Che Guerrila, Sexo, mentiras y cintas de video ahaztu gabe. Contagio mundu osoan hadatzen birusaren eta biztanleria izugarri gutxituko duen kutsaduraren kontakizun zehatza da. Aktore izugarri onak bildu ditu: Matt Damon, Kate Winslet, Laurence Fishburne, Marion Cotillard, Jude Law eta Gwyneth Paltrow. Contagio igande gauean, 22:00etan, ere ikusi ahal izango da eta astelehen iluntzean, 20:30etan, hain zuzen ere.

Larunbat gaueko hamarretan Jaume Balaguerok zuzendutako Mientras duermes titulukoa proiektatuko da. Filmean Luis Tosarrek eta Marta Eturak lan egin dute. Thriller psikologikoa da, Luis Tosarren interpretazioa azpimarratzekoa delarik, paper kezkagarri eta gaiztoa egiten baitu. Intriga eta terrorezko filma harrigarria. Filma hau igande iluntzeko zazpi eta erdietan ere emango da.

Haurrentzako zineari dagokionez, igandean gaztetxoek Superbrother ikusi ahal izango dute. Filmak neba biren arteko harremana kontatzen du, zaharrena autista da eta txikiak asko maite duenez, aurrera egiteko duten gaitasuna azpimarratzen du.

Informazio gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.24
Antzokiak 'Aquí no paga nadie' antzezlana hartuko du

Banarte Antzerki taldeak emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20:30etik aurrera
Imagen
28.05.24
Zine proiekzioak irailera bitartean agur esango

Osteguneko zineklubean ‘Mamifera’ filma proiektatuko eta, horrekin, amaiera emango zaioz programazioari eta denboraldiari
Imagen
21.05.24
Ermua Antzokiak bi komedia dramatiko, wester bat eta animazio bat eskainiko ditu aste honetan

Proiektatuko ditu 'Siempre nos quedará mañana'; La Casa'; 'Hasta el fin del Mundo' eta 'Garfield' filmak