Emaitzak: PSE-EE: 2.970; PP: 2.548; EAJ-PNV: 1.225; Amaiur: 1.148; IU-LV: 690
Partidu Sozialistak gaurko Gorte Nagusietarako hauteskundeetan botorik gehienak lortu ditu gure herrian. Rubalcabaren alderdiak guztira 2.970 bozka (%32,32) lortu ditu, hautesle-erroldak Ermuan izan duen 13.160 hautesle posibleetatik. Bigarren alderdi botatuena Partidu Popularra izan da, zeinak 2.548 bozka (% 27,73) lortu dituen.
Boto kopuruaren araberako zerrenda horretan, hirugarren tokia EAJ-PNVri egokitu zaio 1.225 (13,33%) botorekin. Bere atzetik, laugarren Amaiur geratu da, 1.148 (% 12,49). Azkenik, lehen sailkapenean honetan EB-Berdeak geratu da bosgarren 690 txartelekin. Kongresurako emaitzen datu zehatzak ondorengo taula grafikoan eskaintzen ditugu:

| Ikonoa | Talde politikoa | 2011ko botoak | botoak (%) | 2008ko botoak |
|---|---|---|---|---|
![]() |
PSE-EE PSOE | 2.970 | 33,17% | 4.941 |
![]() |
PP | 2.548 | 28,46% | 2.544 |
![]() |
EAJ-PNV | 1.225 | 13,68% | 1.051 |
![]() |
AMAIUR | 1.148 | 12,82% | - |
![]() |
IU-LV | 690 | 7,71% | 559 |
![]() |
UPyD | 290 | 3,24% | - |
| OTROS | 236 | 2,57% | 44 |
Ermuan hautesleen %70,59 bozkatu du gaurkoan, parte-hartzea duela lau urterekin alderatuta, puntu eta erdi jaitsi delarik. Emaitzak behin-behinekoak dira, Durangoko Hauteskunde Batzordeak jardunaldiko agiriak aztertu eta ontzat eman artean. Une horretan, behin-betikotzat joko ditu organo horrek.
Senatuko emaitzarik ez dugu gaur emango. Bihar arte itxarongo ditugu, datuak oso berandu jaso eta ezagutzea espero baita, nominatiboak direlako.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da





