Parte-hartzea %54,77 izan da arratsaldeko 6ak arte, 2008an baino bi puntu gutxiago
Ermuan jada botoa eman dutenen portzentajeak ia 2 puntu gutxiago da, 2004koarekin alderatuz gero. Arratsaldeko seietan hautesleen parte-hartzea %54,77 zela ezagutarazi da, hauteskunde mahaietan datuak bildu eta gero. Datu horrek esan nahi du Ermuan botoa eman dezaketen 13.160 hautesleetatik arratsaldeko seiak baino lehen 7.208 pertsonak bozkatu dutela.
Orain dela lau urte ordu berean parte-hartzea %56,83 izan zen. Urte hartan bozkatu zezaketenak ere gehiago ziren, 13.441 pertsona alegia. Aldiz, aurten hautesle izan daitezkeenak 13.140 dira, hau da 281 pertsona gutxiago.
Nolanahi ere, datuok hurbilpen eta aurrerapena besterik ez dira, eguneko joera erakusten dutenak oraindik ere bi ordu geratzen baitira hauteskunde-kolegioak ixteko. Kolegiook itxitakoan ezagutuko dugu ermuarron parte hartzearen datu zehatza eta benetakoa.
Lotutako albisteak
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan