Hautesle erroldaren ia %38 bozkatu du arratsaldeko ordu 2ak baino lehenago
Ermuko hautesleen %37,56 bozkatu du gaur, arratsaldeko ordu biak baino lehenago. Portzentajea duela lau urte bezalakoa da orduan %38 gainditu baitzuen (% 38,08), nahiz eta kontutan hartu behar den hautesleen errolda ere, orduan baino txikiagoa dela. Orain lau urte, botoa eman zezaketen ermuarrek 13.441 ziren eta gaur aukera hori izango dute 13.160 biztanlek. Normaltasuna da nagusi gaur Ermuan, hauteskunde egun honetan. Arratsaldeko ordu 2ak arte hautesleen heren luze batek bozkatu du gure herrian.
Ezer gutxi dago aipatzeko, goiza eta eguerdia normaltasunean igaro baititugu udalerrian. Hauteskunde prozesuari buruz ezer aipatzekotan, kolegioetan eta bozka jende ugari ibili izan dela da.
Udaletxeko Abiapuntu bulegoa zabalik dago kontsultetarako
Hauteskunde kolegioetan azkeneko prozesutik hona aldaketarik egin ez izanak asko lagundu die hautesleei. Hori, igarri izan dugu udalak gaurko egunean zabalik duen Abiapuntu bulegoan, bertatik biztanle gutxi pasa baita. Dena den, betiko moduan bat edo beste ibili izan da galduta eta bere hauteskunde-kolegio eta mahaiaren bila.
Hauteskunde-mahaietako presidenteek posta bidez aldez aurretik bozkatu dutenen botoak jaso dituzte goizean zehar, postetxeko langileen eskutik.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n