Hauteskunde kolegioak zabalik daude eta ermuarrak hasi dira bozkatzen

20.11.11
Erakundea

Herriko hauteskunde-kolegioak zabalik daude eta ermuarrak bozkatzen hasi dira. Ermuan eratutako hogeita sei hauteskunde-mahaiak lanean daude eta hautesleak jasotzen ari dira, nahiz eta oraindik bertaratutakoen kopurua txikia izan. Gaur igandea denez, betebehar edo zereginik izan ez duten askok ez dira bozkatzeko goiz altxatu. Nolanahi ere, betiko moduan goiztiar bakan batzuk izan dira ateak ireki eta berehala agertu direnak. Dena den, oraindik hamar ordu ditugu bozka emateko. Esan bezala, Ermuan hauteskunde-kolegio diren egoitzak zabalik izanen dira iluntzeko zortziak arte.

Ermuan, 13.160 pertsonek bozkatu dezakete gaurkoan

Ermuan hamazortzi urtetik gorako 13.160 pertsonek bozkatu ahal izango dute gaur Ermuan, hautesle-erroldan jasotzen denaren arabera. Ermuan guztira 16.340 biztanle genituen erroldaturik, aurtengo urtarrilaren 2ko datuen arabera.

Ertzaintza eta Udaltzaingoa elkarlanean ari dira arduratzen herriko segurtasunaz

Hauteskunde-kolegio egoitza guztietan agenteak daude, pertsonen segurtasuna bermatzeko eta hauteskunde eguna normaltasunez gauzatzen dela ziurtatzeko. Dispositiboa Eusko Jaurlaritzako Barne sailak diseinatu eta koordinatu du. Gurean, dispositibo horren barne eta elkarlanean ari dira Ertzaintza eta Udaltzaingoa.

Abiapuntu zabalik: hautesle-erroldaren eta kolegioen inguruko kontsultak atenditzeko

Hauteskunde egun guztietan, herritarrak herriko Hautesle-erroldan dauden edo ez eta bozkatzea non dagokien galdezka ibili ohi da. Horri konponbidea emateko, herritarren kontsultak Abiapuntun zuzenean jaso eta erantzungo dira gaurkoan. Inork kolegiora joan eta bozkatu ezin badu erroldan inskribatua ez egoteagatik, Abiapuntura jo dezake akatsa edo omisioa den argitzera.

Kontsulta egin eta erantzuna baiezkoa den kasuetan, hautesleari Berariazko Errolda Zertifikazioa luzatuko eta zein kolegio eta mahai dagokion adieraziko diote. Berariazko Errolda Zertifikazioa Hauteskunde-erroldan inskripzioa lortzeko ezohiko bidea ez ezik, hauteskunde-mahaiaren aurrean probatzeko medioa dela dio Hauteskunde Batzorde Zentralak behin eta berriz bere idatzi-agirietan.

Kontsulta horiek udaletxera bertara etorriz edo baita ere 943 17 91 42 telefono zenbakira deituz egin ahal izango dira. Kasu honetan lankideek deitzen duen pertsonari galdera pertsonal eta zehatzak egingo dizkiote deia egiten duena benetan dioen pertsona dela egiaztatze aldera. Abirpuntu bulegoaren ordutegia ondokoa da, goizez 9:00etatik14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara bitartean.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n