Hauteskunde-mahaiak normaltasunez eratu dira

20.11.11
Erakundea

Hogeita sei hauteskunde-mahaia eratu dira gaur goizean Ermuan, Gorte Nagusitarako Hauteskundeetako jardunaldi honetarako. Hauteskunde-mahaiak azkar eratu dira ez baita egon arazo aipagarririk. Hori bai, betiko moduan mahaiok eratzeko izendatuta zeuden gutxi batzuk berandu ailegatu edo agertu ez diren arren. Egoerari aurre egin zaio mahai presidente, 1. edo 2. bokalen ordezkoekin. Horren aurrean, mahai-kide guztiei gertatutako gora-behera guztiak mahaiaren eraketa akta idatziz jasotzeko gomendioa luzatu du udal idazkaritzak, eskualdeko hauteskunde batzordeak guztiaren berri izan eta legedian ezarritakoarekin bat, agertu edo geratu ez direnei erantzukizunak eska diezaien.

Goizeko zortziak eta hamabietarako administrazioko ordezkari guztiak presidente eta bokalak izendatu eta mahaiak eraturik zituztela adierazteko deitu dute. Mahaikideek jada lanean dira, jardunaldiko agiriak ezagutu eta betetzen, goizeko bederatziak iritsi bitartean, ordu horretan zabalduko baitira hauteskunde-kolegio guztiak. Normaltasuna da ezaugarri nagusia.

Eguna argitzean zerua estalita egon da, hots-beroa 12 gradukoa zen eta ateri izan da, euri arrastorik gabe. Orain ere, eguraldia berdin mantentzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da