Senaturako gure herrian emandako botoen emaitzak
Atzoko hauteskunde eguna luzea izan zen. Gure herrian Kongresurako boto-zenbaketari buruzko datuak azkar eskuratu eta gaueko hamarrak baino lehen web-gune korporatibo honetan eskaini genituen. Senatuko guztiak aldiz gaueko hamabiak inguruan jaso genituen. Kolore horiko paper horiek zenbatzea lan eta arreta gehiago eskatzen zuen, alderdientzat izan ordez hautagaientzat propio baitziren. Hori horrela, banan banan zenbatu eta bakoitzari berea egotzi behar baitzitzaion.
Hori izan zen, atzokoan senatuko emaitzak ez ematearen arrazoia, datuok oso berandu eskuratu genituelako eta jada, leher, eginda ginelako, lan eta informazio jardunaldi luze baten ondoren, igandea izan bazen ere. Nolanahi ere, gardentasunez jokatzeko eta informazio eskaintzeko dugun konpromisoari jarraiki, berri honi erantsita doa, –pdf formatuan- Exceleko agiri bat non lehian aritu ziren alderdi ezberdinek lotu zituzten emaitzak adierazten diren. Emaitzok sekzioz eta mahaiz adierazita daude.
Lotutako albisteak
Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu