Elkartasuna eta ingurumenarekiko sentiberatasuna

21.11.11
Ingurumena

Debegesak eta Uraren Euskal Agentziak (URA) elkarlanean antolatuta, Deba eta Ego ibaien garbiketa-saioak gauzatu ziren atzo Soraluze, Eibar eta Ermuko herrietan. Guztira, 60 lagunek hartu zuten parte garbiketa lanetan, haur eta helduek tartean zirelarik.

Ermuan 15 boluntario elkartu ziren eta denen artean Beranoko ubidea garbitu zuten, Errekalden. Mallabian ez zen talderik sortu baina bertako 3 herritarrek ez zuten eragozpenik izan Ermuko taldearekin elkartu eta lanean aritzeko.

Eskularru eta zabor-poltsak hartuta, hiru orduz jardun zuten ibaian aurkitutako hondakinak jasotzen: plastikozko botila eta bilgarriak, lata eta burdin pusketak, egur zatiak, gurpilak, zapatila eta txankletak, zepo bat, auto bateko ihes-hodia, bizikletak…

Behin lanak bukatuta, mokadutxo bat hartzeko aukera izan zuten boluntario guztiek, indarrak berreskuratzeko.

Ibaia garbitzeko saio hauek Ibai Lagun proiektuaren baitan kokatzen dira eta esperientzia hauen bidez ibaia kutsatzen duten hondakinen inguruko sentsibilizazioa egin eta ingurumena zaintzearen garrantziaz ohartarazi nahi du Debegesako garapen jasangarriko departamentuak.

Debegesak eskerrak eman nahi dizkie boluntario guztiei eta datorren urtean ere ibaiaren garbiketan parte hartzeko gonbita luzatu nahi die.

Lotutako albisteak

Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke
Imagen
30.01.26
Imagen
10.12.25
Santa Ana auzoan gauzaturiko "Energia Eguna" jarduerak saria merezi izan du

5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du