Benito Zambranoren ‘La voz dormida’k eta Montxo Armendarizen azken filmak amaiera emango diote azaroko zine programazioari

22.11.11
Ermua Antzokia

Asteburu honetan azaroko zine programazioaren azken proposamenak emango dira. Asteroko legez, osteguneko zineklubak emango dio hasiera programazioari, iluntzeko zortzi eta erdietan. Osteguna Emakumeenganako biolentziaren kontrako nazioarteko egunaren aurrekoa denez gero, Montxo Armendarizen ‘No tengas miedo’ filma proiektatuko da. Silviaren bizitza gaztaroan jasandako bortizkeri eta abusuak markatuko dute. Heldutasunean aurretik bizitakoari aurre egitea erabakiko du, bere ekintzen jabe den emakumea izan nahirik. Filma ausarta da, zintzoa da, morboan erortzen ez dena.

Larunbatean, -azaroaren 26an- Benito Zambranoren ‘La voz dormida’ proiektatuko da estreinakoz. Espainiako gerra zibilaren ostean girotutako drama da, Dulce Chaconek idatzitako eleberrian oinarritzen dena. Gerrak, galerak, gartzelak eta seme-alabak galdu izan dituen emakume taldearen istorioa kontatzen du. Filma bera igande gaueko hamarretan eta asteleheneko zortzi eta erdietan ere ikusi ahal izango dugu.

Zine komertzialaren barne asteburuan ikusi ahal izango dugun bigarrena, Estatu Batuetako Crazy stupid love komedia da, Glenn Ficarra eta John Requa zuzendariena. Komedia erromantikoa da, betidanik izan duen bikoteaz banandu berri den eta bizitza sozialera jausia berriz egin nahi duen gizon heldu baten istorio kontatzen diguna. Crazy stupid love larunbat gaueko hamarretan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusteko aukera izanen dugu.

Azkenik, esan behar, igande arratsaldean eta haurrentzako emanaldian gaztetxoek Zooloco tituluko filma zoroa ikusi ahal izango dute. Familiako kide guztientzat aproposa den filma honetan zoologikoko animaliek beren zaintzaile bakarlari batek bikotea lortzeko egingo duten ahalegina.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiko mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
10.02.26
Ermua Antzokiak drama bi, thrillerra eta euskarazko animazioa euskaraz proiektatuko ditu aste honetan

Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz
Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko