Marimendi taldearen aurkezpena. Andeetara eginiko ibilbidearen ikus-entzunezkoa

23.11.11
Gizartea

Marimendi taldea 2006an eratu zen. Beraien aldarriak ondokoa esaten du: “Emakumeak gara marimenditarrak. Berrogei urte beteak ditugu. Euskaldunak gara bihotzez eta mintzoz. Kirola maite dugu, bereziki mendia, mendi zaleak gara hartara, eta gure atseginerako eta gu bezalako askorentzako akuilu gisa jardun nahi dugu.

Emakumea eta mendia hurbildu nahi ditugu, eta erakutsi ez dagoela mugarik norberaren garapen pertsonalean, norberak bere buruari jartzen dizkionetatik at. Ezta aisia gozatzeko unean ere.Gaur arratsaldean ezagutzeko aukera izango dugu, Lobiano Kultur Gunean izango baitira arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera. Beren burua aurkezteaz gain, ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute, Peru herriko Andeetara eginiko ibilbideaz. Ekitaldia Artarrai mendi taldeak antolatu du eta aurtengo San Martin kulturalaren barne txertatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko