Hostoak: dantza, musika eta kantu tradizionala uztartzen dituen ikuskizun garaikidea

24.11.11
Ermua Antzokia

Hostoak ikuskizuna atondu eta prestatu dute Oreka Tx bikoteak; Kukai Dantza Taldeak eta Amaren Alabak bandak. Euskal kulturaren tradizioa oinarri hartuta, dantza, musika eta kantu tradizionalen irakurketa berria proposatzen du ikuskizunak. Donostiako Kursaal aretoan estreinatu zen, otsailaren 19an. Harrez geroztik, hainbat lekutan izan da eta bihar Ermua Antzokira datorkigu. Ikuskizuna gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrerek hamabi euro balio dute eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen, edo telefonoaren bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kulturgunera bertara joanda.

Oreka Tx bikotearen eskutik jaio zen ideia. "Planteamendu modernoagoak hartu dituzten euskal diziplina tradizionalak txalapartaren soinuekin uztartu nahi genituen", azaldu du Igor Otxoa Oreka TX bikoteko kideak. Kukai Dantza Taldearen eta Amaren Alabak bandaren baiezkoa lortu zuten txalapartariek, eta Mireia Gabilondorengana jo zuten, ikuskizuna zuzendu zezala eskatzera.

"Festa" bezala ikusten dute sortzaileek Hostoak ikuskizuna. Taldekideek taula gainean goza dezaten eta diziplina bakoitzeko mugak gaindi ditzaten bilatzen du lanak.

Lotutako albisteak

Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango
Imagen
20.01.26
‘Queralt Lahoz' abeslariaren kontzertua bertan behera

‘Janus Lester’rek ordezkatuko du apirilaren 24an programatutako emanaldian
Imagen
14.01.26
‘Aitatxo’; dolua seme edo alaba baten heriotzagatik

Ermua Antzokian ostiralean 20:30etan, euskaraz