Eskolarako bidea aurrera!

25.11.11
Hezkuntza

Eskolarako bidearen jarduerari jarraipena eman zaio udazken honetan, Santa Ana auzoan Eskolabarri ikastetxera doana hobetzen jarraituz. Horretarako boluntario talde batek Ingurumen alorreko teknikariaren eta Udaltzain agenteen laguntzaz ikastetxerako ibilbidea egin eta hori segurtasunari dagokionez zorrotz aztertu dute, zati osoan segurtasun osoa bermatzea ez baita erraza.

Azaroaren 14tik 18ra guraso, ikastetxeko irakasleek pasabideetan jarri dira, gure udalerrian ditugun hainbat leku arriskutsuetan atentzioa deitu eta guztiok horretaz jabetu gaitezen.

Horrela egin izan den aste horretan, ikasle eta umeek ez dute inoren laguntzarik behar eskolara joateko, bere kasa eginen dute, gauza baitira etxetik eskolara taldean joateko.

Horrela egiten denean jarrera eta mezu positiboa zabaltzeaz gain, herritarrontzat kaltegarriak direnak agerian jarri eta horiez jabetzeko ahalegina egiten da, ikastetxeak dauden auzoetan hobekuntza nabaria sumatuz pertsona ororentzat.

Esaterako, Santa Ana eskola bideari esker, sarbide berri eta seguruagoak ditugu oinezkoek. Horiek, ikasleei ez ezik ermuar guztioi mesede egingo digute. Goienakle, ere, espaloietan ditugun babes elementuak ere egokitu egin dira.

Nolanahi ere, oraindik badago zer egin eta zer hobetu. Gehiegikeriak ere ikusi baititugu. Ikastetxean Ingurumen Batzordean dauden kideak aste horretako ekimenaz baliatu dira zonalde errepasatzeko eta hainbat jarrera ez solidarioekin topo egin daitekeelarik, eransten dizuegun argazkian ikus daitekeenez.

Horregatik guztiarengatik, gogoratu behar dugu pertsona orok oinez ibiltzen garela eta, bakar batzuek, garela auto gidariak. Hortaz, Ermua hobetzeko lanean guztiok elkarrekin jardun behar dugu. Ermuko Udaleko Ingurumen Alorra.

Lotutako albisteak

Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko
Imagen
03.11.25
Gabonetako postala marraztera animatzen zara?

Proposamen irabazlea etxeetara bidaliko zaigun aurtengo zorion txartelaren irudia izango da
Imagen
30.10.25
Abian da Ermuko Haurren Kontseilu berria!

12 kontseilari txikiek Errekalde egokitzeko proposamenak landuko dituzte ikasturtean zehar