Abenduak zine programazio berria dakar Ermua Antzokira

30.11.11
Ermua Antzokia

Abenduko zine programazioa bihar hasiko dugu. Lehenengo egunetik hilabete osorako bonoa erosi ahal izango dugu bai Lobianon eta baita ere Antzokian, hamaika (11) euroren truke. Bonoari esker helduentzako zine komertzialeko proiekzioetara sartu ahal izango gara euro bakar baten truke.

Hileko azken hilabete hau, nolabait berezia izango da, haurrentzako zine komertzialeko hiru proiekzio besterik ez baitira egingo –lehenengo hiru asteburuetan-, azkeneko bi igandeak Eguberri eta Urte Berri egunak izango baitira. Zineklubak aldiz bost saio izango dira, hileko bost ostegunetan hain zuzen ere. Abenduko eskaintzan zineklubeko bost proiekzio, zine komertzialeko zazpi titulu eta haurrentzako hiru filma aurreikusi dira.

Programazioari bihar emango diogu hasiera, ‘El silencio del agua’ filmarekin. Sabiha Samurrek zuzendutako koprodukzio frantses eta pakistandarra da. Pakistanek azken urteetan egindako ibilbidea kontatzen du filmak, bertako gazte batek bizitzen dituen gauzekin paralelismoa aurkeztuz. Gazteak ezin ditu alde batera utzi militarren matxinadak, herriaren islamizazio prozesua edo mugakide duten India herriarekin gertatzen diren tentsioak. Filma onena aukeratu zuten Locarnoko jaialdian. Jatorrizko bertsioan azpitituluekin emitituko da iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko da. Steven Spielberg ospetsuaren azken lana proiektatuko da, ‘Las aventura de Tintín, el Secreto del Unicornio’, 3 dimentsioetan. Filma aparta da animazioa eta errealismoa nahasten dituena. Gazteak erakartzeko eta helduak harritzeko modukoa dena. Abentura, emozio eta bizkortasun handia duen filma da, Hergék marraztu zituen komiki zoragarrien parekoa dena. Hiru dimentsioen teknologiak ikusgarritasun paregabe ematen dio. Filma estreinatu eta lehen lau asteetan 16 milioi euro bildu ditu. Tintinen abenturak larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan, haurrentzat egiten dugun igandeko bostetako emanaldian eta gaueko hamarretan ere ikusi ahal izango dugu. Baita ere astelehen iluntzean, zortzi eta erdietatik aurrera.

Asteburuan ikusi ahal izango dugun bigarren filma Kike Mailloren ‘Eva’ titulukoa izango da. Tintinen abenturak duten ikusgarritasunagatik harrigarriak badira, Eva filmak harritu egingo gaitu duen imajinaziogatik; drama, fantasia eta fikzioa uztartzeko duen modu eta erraztasunagatik, genero horiek ez baitira askorik lantzen gure zinean. Filmeko protagonistak Daniel Brühl eta Marta Etura dira. Filmak kritika positiboak jaso ditu, bertako zinearen urteko ezustekoan bihurtuz. Eva larunbat iluntzeko hamarretan eta igande arratsaldeko zazpietan ikusi ahal izango dugu Antzokian.

Abenduan zehar Hollywooden ekoiztutako hainbat lan ikusteko parada izanen dugu, esaterako Roland Emmerich zuzendariaren Anonymous, eta Margin Call, besteak beste. Azken honetan lan egiten dute aktore ospetsu ugarik: Kevin Spacey, Jeremy Irons eta Demi Moore. Hurbilago egindako filmen artean “5 metros cuadrados” eta Bi anai ditugu. Lehenengoan Fernando Tejerok eta Malena Alteriok lan egiten dute. Bigarrenean, Bernando Atxagaren eleberrian oinarriturik Imanol Rayok atondu duen filma. Azken hau, euskaraz emango da.

Zineklubak eskaintza zabala dakar; Operación Masacre documéntala; Sacco y Vanzetti klasikoa eta iraneko Nader y Simin, una separación g edo Lars Von Trierren Melancolía bezalako gaurko filma independienteak. Horrez, gain hainbat filmen proiekziorako zineforumeko saioak antolatuko dituzte herriko hainbat talde edo kolektibok.

Informazio gehiagorako, jo Antzokiaren mikrositera.

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu