Goizez xakean eta arratsaldez kontu kontarian
Hileko lehen larunbata guztietan egin legez, udal liburutegiak jarduera bikoitza izango du. Goizeko ordutegian xakearekin loturiko ekimen bat, eta arratsaldean ipuinekin zerikusia duen beste bat.
Goizean, xake zaleek bertan bildu eta jokoaren inguruko arauak, hasiera moduak, zalantzak, estrategiak eta mahai-joko honen inguruko askoz gauza gehiago argitu eta landu ahal izango dute. Guzti horretan laguntzeko eta aholkatzeko Ermuarrak Xake Taldeko kideak izango dira. Xake jarduera 12:30etatik ordu 2etara bitartean egingo Haurrentzako Aretoan.
Arratsaldean, bost eta erdietatik aurrera, hileko lehen asteburu honetan “Arratsaldean kontu kontari” izeneko ekimena egingo da. Ipuin kontalaria Lur Korta izango da eta Otsoz otso ipuinak eskainiko dizkie 4 urtetik 8ra bitarteko umetxoei. Sarrera doakoa da. Antolatzaileek parte hartzaileei puntualtasuna eta isiltasuna eskatzen diete, etenik ez sortzeko.
Lotutako albisteak
Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Azterketen garaiko ordutegia aurreratu du, zeina abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra izango den