Zubi eta jaiegunak ordutegien egokitzea dakartzate hainbat zerbitzuetan

05.12.11
Erakundea

Udal zerbitzuetakok langileok herritarrei harrera egiteko ditugun ordutegiak egokitu egingo ditugu, datozen egunetako jaiegun eta zubia direla-eta. Udalean aurtengo 2011ko egutegiaren arabera, langileok abenduaren 7ko asteazkenean zubi izango dugu. Hori horrela, udaletxea eta bertan dauden bulego teknikoa eta kontu-hartzailetza eta Abiapuntu bulegoak itxita egongo dira asteazkenean. Baita ere Lobiano Kultur Gunea eta Emakumearen Etxea.

Udal liburutegia

Udal liburutegia aldiz bost egunetan zabalik izanen da, kasurako, zerbitzuan hainbat aldaketa eginez erabiltzaileok kontutan hartu beharko ditugunak. Esaterako, gaurkoan eta ostiralean liburutegia betiko legez eta ordutegian zabalik egongo da, goizeko 9:30etatik gaueko 20:30etara bitartean. Astearte, asteazken eta ostegunean ordutegia jaiegunetako berbera izango da, goizez 11etatik ordu 2etara bitartean eta arratsaldez, 5etatik 8etara bitartean.

Kiroldegia eta Betiondo

Kiroldegia eta Betiondo kudeatzek dituen UKEk ere, hainbat egokitzapen egingo ditu. Aldaketok ondokoak dira: kiroldegian gaur, asteazkenean eta ostiralean betiko moduan egingo dute lan, hau da, goizeko 8etatik gaueko 10etara bitartean, etenik gabe. Astearte eta ostegunean, aldiz, bakarrik goizez irekiko dute jaiegun guztietan egin legez: 9etatik ordu 1etara, arratsaldez itxita izango delarik.

Betiondon, bihar, asteazken eta ostiralean ohiko ordutegia izango da. Goizez 10:30etatik ordu 1etara bitartean eta arratsaldez lauretatik gaueko 9:30etara bitartean. Astearte eta osteguneko jaiegunetan bakarrik goizez egongo da irekita, 8:30etatik ordu 2 eta erdietara bitarteko ordutegian.

Lobiano Kulturgunea eta Emakumearen Topagunea

Lobiano kulturgunea zabalik izango da gaurkoan eta ostiralean. Astearte, asteazken eta ostegunean itxita egonik.

Azkenik, esan behar Emakumeen Topagunea eta Abiapuntuk, zubi egingo asteazkenean eta ez dute aterik zabalduko.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du