Aldapa kaleko etxebizitzetarako bazkideak biltzeko epea ireki du Aldapa Berri sozietateak
Aldapa kalean eraikiko dituen etxebizitza berrietarako bazkideak biltzen hasi berri da Aldapa Berri sozietate kooperatiboa. Bazkide izateko interesa dutenek izena eman ahal zango dute abenduaren 30era bitartean. Aldapa Berri sozietateak bina iragarki argitaratu ditu bazkideak biltzeko prozesuaren berri emateko. Lehena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (abenduaren 9ko 233. alean) eta bigarrena, lurraldeko egunkari batean. Guztia, Babes ofizialeko Etxebizitzak esleitzeko prozedurari buruz Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburuak 2008ko apirilaren 16an emandako aginduarekin bat etorriz, zeina 2011ko azaroaren 29an Bizkaiko Gizarte Gaien eta Etxebizitzaren ordezkariak Ebazpen bidez baimendu duen.
Aldapa Berri Sozietate Kooperatiboak babesturiko 50 etxebizitza berri eraikiko ditu Ipar Aldapa 09-1 exekuzio-unitatean, Hiri Antolamenduko Plan Nagusian (HAPN) xedatutakoarekin bat. Babestutako berrogeita hamar etxebizitza berri hirigunean bertan. Bi eraikin altxatuko ditu, bakoitza sei altuerakoa izanik. Hiru (3) etxebizitza logela bakarrekoak izango dira; berrogeita seik (46) bi logela izango dituzte eta bakarra izango da hiru logelarekin. Etxebizitzetatik bik mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat egokitutakoak izango dira. Etxebizitza guztiak garajea eta trastelekua edukiko dute.
Kooperatibaren kide izan nahi duten guztiek, derrigorrez 5000 euroko ekarpena egin beharko dute.
Sustapenari buruz argibide gehiago edota izena eman eta bazkide egin nahi dutenek sozietatean Aldapa kalean z/g duen bulegora edo Bilboko egoitzara, Quintana kalea 1-behean dagoenera, joan daitezke. Bulego horietan duten harrera egunak, ordutegia eta telefonoa aipatu iragarkietan jasotzen dira. Iragarkiok pdf formatuan eskaintzen dizkizuegu jarraian.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da