2012ko lehen lauhilekoan kultur programazio zabala izanen dugu

13.12.11
Ermua Antzokia

Antzokian eta Lobianon 2012an urteko lehen lauhilekoan ikusi ahal izango ditugun ikuskizunak aurkeztu ditu udal Kultura sailak. Programazio anitza, zabala eta kalitatezkoa aren xedea” ikusle anitzei iristea da”, horretarako haurrentzako nahiz helduentzako ikuskizunak biltzen dituen programazio zabala hitzartu dutelarik. Denetarik izango da eta guztia ona. Ikuskizunen hizkuntzei dagokionez, gaztelerazko, euskarazko emanaldiak ikusi ahal izango ditugu. Datozen lau hilabeteetako eskaintzaren ezaugarri dira erakargarritasuna eta aukera zabala, musika estilo ezberdinetako kontzertuak eta antzerkiak, besteak beste. Formatu handiko ikuskizunak txikikoekin uztartuko dira.

Hitzartutako emanaldi horietara ikusle asko erakartzea espero da, orotariko ikusleentzat direnetan gehiago esperoz, berezituagoak direnetan baino. Programazioan herriko, Euskadiko nahiz estatuko konpainiak sartuta daude. Eta obraren batean edo bestean, Mikel Losada bezalako interprete ermuarrak lanean ikusteko parada izango dugularik. Nolanahi ere, ikusleentzako eta norberaren gustuen arabera, batzuk ezagunago izango dira hedabideen edo bestelako arrazoiak direla medio. Programa benetan borobila da. Nolanahi ere, zerbait azpimarratzekotan, gogoan hartu ondokoak: Txalo taldearen muntaia ‘Cafe Chino’ antzelana Manuel Galiana eta Asier Hormazarekin, musikako sari nazionala jaso duen Miguel Poveda kantaria, Kepa Junkera trikitaliaren ikuskizuna, Ados antzerki taldearen Wilt, Cinco horas con Mario, Natalia Millanekin, edo Russian Red kantariaren eta Doctor Deseo talde bilbotarraren kontzertua.

Sarrera guztiak salgai jarriko dira abenduaren 20ko martitzenean.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean