Irakurketa kluba: La explosión de los mangos
Gaur asteazkena, arratsaldeko 19:30ean, erdarazko Irakurketa Kluba bilduko da, zeinek hilabete honetan Mohammed Hanif pakistandar egileak idatzitako ‘La explosión de los mangos’ liburua irakurri eta komentatuko duen. Ekimen honekin aurtengo Munduko Paisaiak kanpaina amaitutzat emango da.
Titulu honen aukera El Raval(Barcelona) auzoko Sant Pau-Santa Creu Liburutegiarekin adostu da, bertako Irakurketa Klubeko urriko saioan irakurri baitzuten eta liburuaren 20 ale bidali dizkigute ekintzan parte hartzen duten pertsona guztiek irakur dezaten.
Hilabete honetako saioan parte partzen duten guztiek Pakistani buruzko irakurketa eta ikus-entzunezko Gida eramango dute eta, gainera, Pakistango janari tipikoak eta tea dastatu ahal izango dute.
Ekimen honekin Munduko Paisaiak kanpaina amaitutzat emango da. Urteroko kanpaina hau Udal Liburutegiak Eusko Jaurlaritzako Liburu eta Liburutegi Zerbitzuaren laguntzaz antolatzen du gure herrian elkarbizi diren kulturak beren alderdi kultural, sozial eta geografikoen bitartez ezagutzera emateko helburuarekin. Aurtengo ekimenak burutzeko Ermuan bizi diren hainbat pakistandarren laguntza izango du Liburutegiak.
Liburuari buruzko informazioa eta liburuaren inguruko iritziak uzteko, jarrai lasterbidea.
Lotutako albisteak
Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Azterketen garaiko ordutegia aurreratu du, zeina abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra izango den