Datorren ostegunean argindarraren hornidura sei orduz eten egingo duela iragarri du Iberdolak

15.12.11
Abisuak eta matxurak

Iberdrolak datorren asteko ostegunean –abenduaren 22an- hainbat kaleetan argindarraren hornidura eten egingo duela iragarri du-. Aldez aurretik programaturiko zerbitzu eten hori linea zaharrak berriengatik aldatzeko egingo da.

Zerbitzu etenak eragingo dien kale eta orduen xehetasuna ondorengoa da:

  • Goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu 1etara bitartean:
    • Bizkaia Etorbideko eta Zeharkaleko eraikinei.
  • Arratsaldeko ordu bi eta erdietatik bostetara bitartean:
    • Ongarai eta Aldapako eraikinei.

Iberdrolak jada oharrak jarri ditu gorabeheraren berri emanez, intzidentziak eragingo dien atarietan. Argindarraren sarean lanak egingo dituzte zerbitzuaren kalitatea hobetzeko xedez. Lan horiek egin ahal izateko zerbitzua eten egin behar da, sareko elementuetan (lineak, transformazio zentroak, azpi-estazioak, eta abar…) mantenu lanak egiteko edo horiek aldatzeko. Enpresaren esanetan lanak ezinbestekoak dira kalitatezko zerbitzua eskaintzeko eta instalakuntzen segurtasuna bermatzeko.

Argindarra eteteak etxebizitzetan ez ezik kalean eta bere elementuetan ere eragina izango du, semaforoek esaterako itzaliak geratuko baitira. Horren aurrean eta etenak trafikoan eragozpenik gutxien izan dezan, Udaltzaingoa plan berezia ezarriko du.

Lotutako albisteak

Imagen
03.10.25
Meatze-erlea aliatua eta laguna da

Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Imagen
Uretamendiko tunelak | Túneles de Uretamendi
04.08.25
Uretamendiko tunelak itxita 22:00etatik 06:00etara

Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago