Osalanek 90.000 euroko diru-laguntza eman dio Ermuari, ikerketa eta garapen proiektu bi gauzatzeagatik

16.12.11
Ekonomi Sustapena

Toki Garapeneko Alorrak dituen hainbat egitekoen xedea, gure udalerriaren garapen sozial eta ekonomiko lortzea da. Bere egiteko nagusien artean eta besteak beste sustapena, dinamizazioa, enplegua, berrikuntza eta trebakuntza daude. Eta horiekin batera, ezagunago den ikerketaren atala. Alorrean gauzatzen den ikerketa garrantzitsua eta mailakoa denez gero, Osalanengandik, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal erakundearengandik 90.000 euroren diru-laguntza jaso berri du. Diru-kopuru hori jasoko du gure udalak Toki Garapeneko alorraren barne Lan-arriskuen prebentzioan proiektu bi aurrera atera dituelako. Proiektuok obra publikoko, altxatzeko eta garraiatzeko makineria erabiltzen ikasteko eskolan gauzatu dira.

Osalan erakundearen zuzendari nagusi Pilar Collantesek azaroaren 17ko dataz eman duen ebazpenean jasotzen denez, bi dira diruz lagunduko diren proiektuak. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 235 zenbakiko alean, abenduaren 14koan, eman da argitara. Lehenengo proiektua Lan-arriskuen prebentzioaren atalean Plataforma jasotzaile mugikorrak erabiltzeko metodologi didaktiko zientifikoa lantzean datza. Horretarako 40.000 euro esleitu direlarik. Proiektuaren helburua Plataforma jasotzaile mugikorrak erabilita lana segurtasunez egiteko metodoa planifikatzea. Horretarako lan horretan erabiltzeko sinboloak eta kodeak dituen piktograma eta estandarizaturiko kodeen (UNE araudia) sistema egin eta integratu delarik.

Bigarren proiektuari jarri zaion izena Sinbolo, Zeinu eta Seinaleak izan da. Lurrak mugitzeko makineriarekin lan egiten denean, gerta daitezkeen lan-arriskuak prebenitzeko xedez. Proeiktuari 50.000 euro esleitu zaizkio. Bere helburu nagusia lurrak mugitzeko eta ateratzeko makineriarekin lan egiten duten langileentzat, lan-arriskuak prebenitzeko Sinbolo, Zeinu eta Seinale sistema garatzea izan da. Sistema berria egun lan horietan dabiltzan eta etorkizunean ibil daitezkeen langileen artean zabaldu eta ezagutzera eman nahi da, gero eta segurtasun gehiagoz lan egien dezaten.

Proiektuok ezagutu ondoren, obretako makineriaz lan egiten duen Estatuko Elkarte garrantzitsua horiek bere egiteko eta bere enpresetan erabiltzeko interesa agertu eta adierazi du.

Ermuan dugun obra publikoko, altxatzeko eta garraiatzeko makineria erabiltzen ikasteko eskolan tailerrak, ikasgelak, berariazko materiala, Izarra Zentroko azpiegitura eta Artamendiko praktika eremua ditu. Eskola honek hamasei makina eta bost ibilgailu ditu. Eta baita horiek erabiltzen irakasteko eta langileak trebatzeko erabiltzen diren simuladore birtualak ere.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena