The Weedwackers: blues akustikorik onenetarikoa zuzenean
The Weedwackers taldea Ermura datorkigu bihar, zuzeneko eta kalitatezko blues akustikoarekin. Ikuskizuna Lobiano Kulturgunean izango da iluntzeko 8etatik aurrera. Sarrerak 8 euro balio du, gaur eta bihar aldez aurretik eros daitezke Lobianon bertan 9etatik ordu 2etara eta 3etatik gaueko 9etara bitartean. Bestela sarreran bertan eskura daiteke, emanaldia hasi aurretik. Emanaldia Bizkaiko Blues Jazz zirkuituaren barne txertatzen da. Bihar (17) Ermuan joko dute Ermuan, asteazkenean (21) Basaurin eta ostegunean (22) Zornotzan.
The Weedwackers taldeak 30. eta 40. hamarraldietako musika egiten du, oinarrian bluesa, ragtimea eta booguiea, dena umore handiarekin eta halako gertutasunarekin; izan ere, emanaldiaren parte bat musika tresna akustikoak jendartean jotzen ematen dute.
Peter Crow C. 1995ean hasi zen bere bidea egiten Munichen, bere jaioterrian... 2000. urtetik aurrera bira bati ekin zion Europa osoan barrena, bakarrik, baita Crazy Hambones taldeko kide gisa ere. Hain zuzen ere talde harekin grabatu zuen “Cool Step” lana, Paul Orta amerikarra lagun, eta arrakasta handia izan zuela esan behar dugu.
2005ean “Greedy Woman Blues” lana eman zuen argitara, eta Alemanian musika sari nagusitzat hartua den Deutsche Schallplatten Kritik saria jaso zuen.
Bakarka egin duen lanaz gainera, The Weedwackers taldea osatu zuen Tony Ramos amerikarrarekin eta Dirck Vollbrecht-ekin batean.
Haiekin kaleratu zuen “Evil Queen of Diamonds” diskoa 2009. urtean. Maisua da Delta aldeko estiloan, Ragtime eta Booguie moldeetan. Acustic Guitar aldizkariak musika tresna honetan dagoen jotzailerik onenetakoa izendatu zuen.
Tony Ramos aho-soinulariak taldea utzi zuenean Marcos Coll galiziarrak hartu zuen haren lekua.
Europako aho-soinulari onenetakotzat hartua da Marcos Coll, eta gaur gaurkoz Hohner etxe ezaguneko promozio irudi garrantzitsuenetakoa dela esan behar dugu. Bestalde, epai mahaikide da munduko aho-soinularien txapelketa nagusian, Alemanian egiten den World Harmonica Festival jaialdian.
Los Reyes del KO taldeko buru izateaz gainera, talde honekin birak egiten baititu mundu osoan barrena, musika esparruko talde handienekin jo du, esate baterako, Buddy Miles (Jimmy Hendrix Band of Gipsys,Santana...), Mick Taylor(Rolling Stones) eta Tom Jones bezalako artista handiekin.
Gaur egun Alemanian eta blues taldetan kontrabaxu jotzaile estimatuenetakoa da Dick Vollbrecht. The Chargers taldeko kide egonkorra da, eta “Sir Oliver Mally and The Low Fi Kings” LPa grabatu du harekin, Alemaniako blues diskorik onena izendatua 2009an. Texasko R.J. Mischo eta Abi Wallenstein bezalako artista handiekin lan egin du.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu