Logela multimedia konpainiak haurrentzako 'Anaki' obra dakar Antzokira

16.12.11
Ermua Antzokia

‘Logela Multimedia’ taldeak haurrentzako antzerki emanaldia ekarriko du bihar Ermua Antzokira, arratsaldeko 5etatik aurrera. Taldeak ‘Anaki’ titulua duen antzezlana dakar. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta antzerki programazioaren barne dago. Sarrerak 4 euro balio du eta ordu erdi lehenago erosi ahal izango dira takilan. Antzezlan hau 50 minutu irauten du eta aproposa da 3 urtetik 10 bitarterako haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat. Sonia Villamor eta Ander Garaizabalek idatzi dute antzezlana. Parte hartu duten aktoreak eta aktoresak honakoak dira:Amaia Lizaranzu, Imanol Garaizabal y Karlos Gómez.

Ikusentzunezkoetako disziplina artistiko anitzak antzerkira eraman dituzte, interakzioan sakonduz. Modu honetan, bideoa, animazioa, argiak, soinua, musika, zuzeneko aktoresaren ekintzak… guztiz sinkronisatuak daude, mundu digital organikoa taula gainean sortuz, komunikazio molde berrietan sakonduz.

Inspirazio iturri asko erabili dituzte, batzuk aipatzearren; gidoia eta estetika aldetik, Tim Burton edota Hayao Miyazaki, antzerkian Espejo Negro edota Compagnia TPO, musikan hip hop eta elektronikan (betiere tonu alai eta atseginean), baita soinu paisaiak, textura berriak...

Edukia

Istorioa supermerkartuan hasten da, Anaki oso kapritxosa agertzen da amaren aurrean, guztia nahi du; goxokiak, izozkiak… kontsumismoaren gainean arreta jartzen da. Amak une batez bakarrik utzi eta Anaki supermerkatutik doa, txanpon bidez mugitzen diren makina-barraka horietara iritsi arte, Kotaro izeneko barrakak arreta deitu eta bertan txanpona botatzen du. Kotarok hegaz egiteko gaitasuna du zerutik haratago, eta txanponak behar ditu aurrera egiteko. Hainbat planeta ezagutuko dituzte.

Goxokien planetan Anakik gogor egin beharko du lan txanpona lortzeko. Pasarte honetan lantzen diren gaiak; elikadura osasuntsuaren garrantzia, saria lortzeko esfortsua egin beharra…

Mounstro baten hatzaparretatik ihes egin ostean freskagarrien planetara iristen dira, kola botila erraldoi batean zomorro puskartiak bizi dira; kola baino ura komeni zaie, gure bikotearen laguntza eta elkartasuna behar dute. Izozkien planeta urtzen ari da, hotzgailuen erabilera neurrigabearen ondorioz. Pasarte umoretsu honetan ekologiaren gaia lantzen da.

Beste planeta batzuk ezagutu eta hainbat abentura bizi ostean etxerako bidea aurkituko dute. Anaki abiapuntura iristen da, supermerkatura. Amaren ezusterako Anakik hasierako kapritxosko jarrera hori erabat aldatu du. Finean, umeek bide ezberdinetatik kontsumorako estimulo mordoa jasotzen dituzte, Anakik guzti hauek gainditu eta irauli egin ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu