Ongaraiko sutearen jatorria, oraindik zehaztu gabe

22.12.11
Hiritarren Segurtasuna

Ongaraiko sutearen berri izan genuenetik hogeita lau ordu baino gehiago pasa badira ere, oraindik gertakizunaren jatorria, oraindik zehaztu gabe dago. Sua itzali zuten suhiltzaileek txosten bat idatziko dute, zeina momentuz ez zaigu iritsi. Ertzantzak diligentzien kargu egin da, argibideetako unitatea bart arratsean bertan izan zen auzokideen testigantzak jasotzen. Kalteen zenbatekoaren inguruan ere, ezer gutxi dakigu momentuz, peritatze lanak aurrera jarraitzen baitute. Suak batez ere gazteek zerabiltzaten lokala eta goiko etxebizitza kaltetu dute. Suak fatxadatik zihoan telekomunikazioetako kanaleta erre zuen eta 13 etxebizitzako bizilagunek ez dute Euskaltel enpresaren zerbitzurik eduki, ez telefonorik ez eta telebistarik. Etxetik ateratako bizilagunek gertakizuna kontrolpean eta sua itzali eta denbora batera beraien etxeetara bueltatu ahal izan zuten.

Ainhoa Lasuen lankide eta kazetariak bidali dizkigun bi argazkiotan, sugarrak tamaina eta bizitasun handia zutela ikusten da. Sutearen berri Udaltzaingoan jaso eta berehala, hainbat agentek bertara hurbildu ziren. Lokalera iristen lehenak izan ziren. Egoera eta larritasuna ikusita, jendearen segurtasuna bermatze aldera, eraikinetik ateratzeko agindua eman eta sutearen kalteak gutxitzeko ahaleginetan jardun zuten. Udaltzainek zazpi su-itzalgailu erabili eta hustu zituzten. Horrez gain, lokalaren ondoko jabeak utzi zizkien ur-tutu malguekin suari aurre egiten saiatu ziren suhiltzaileak iritsi bitartean. Herri-lan eta zerbitzuetako lankideek ere ur-tutu malguak eraman zituzten bertako ur-hartuneetatik lokala ureztatzeko asmoz.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko