Udalbatzak arratsaldez egingo ditu Osokoaren Bilkurak, herritarron parte hartzea ahalbidetzeko

23.12.11
Erakundea

Udalbatzak arratsaldez egingo ditu Osokoaren ohiko Bilkurak 2012tik aurrera, herritarron parte hartzea ahalbidetzeko. Bilkura horiek hileko azken asteazkenean egingo dira, arratsaldeko 8etatik aurrera. Hori horrela izango da, uztaila, abuztuan eta abenduan izan ezik, horiek berezitzat jo baitira, herriko jai nagusiak eta Eguberriak osapatzen baitira hilaren amaieran. Halaber, abuztua opor hilabetea denez, ez da bilkurarik egiten. Organo gorenak erabaki hori hartu du, aste honetan bertan egindakoan. Erabakia gure herrian ordezkaritza duten alderdi politiko guztien adostasunarekin eta aho batez hartu da.

Aldaketa egiteko Bildu taldeak eskatu zuen, mozioa sartuz. Testua ondokoa zen: “Herriaren parte hartzean oinarritutako udal bat denok nahi dugulako eta Udalbatza horren adierazle nagusi bezala izanik, ezinbestekoa ikusten dugu Udalbatzak arratsaldetan izatea”.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26