Solozabal tabako-denda, herriko Gabon erakusleihoen II lehiaketako irabazlea da

23.12.11
Ekonomi Sustapena

Epaimahai teknikoak ez du lan errazik izan. Gogotik lan egin eta hausnartu du aurtengo erakusleihorik onena aukeratzeko. Azkenean, saria Torrekua plazatxoan dagoen Solozabal tabako-dendari esleitu dio. Sari gisa denda hobetzeko aholkularitza teknikoa jasoko du, modernizazio prozesuan aurrera egiten jarraitzeko. Horrez gain, epaimahaiak Probaleku kalean dagoen ‘Nina Jostundegiari’ accesita ematea erabaki du. Epaimahaia Arte ederretan lizentziaturik dagoen Lorea Perosanzek eta Toki Garapeneko lankide Jesus Portugalek osatu dute. Erabakian ados agertu ziren. Epaimahaikideen ustez aurtengo edizioan maila oso altua egon da, eta iazko lehiaketara aurkeztutako proposamenekin jauzia ikaragarria izanik. Erakusleiho asko ikusgarri txukun izan dira.

Lehiaketara 25 denda aurkeztu dira, inoiz baino partaidetza handiagoa egonik. Epaimahaiak ondoko aspektuak baloratu dituzte: kalitatea, konposizioa, irudi komertziala, produktuak aurkezteko modua, sormena, berrikuntza, eta abar… Azkenean, aspektu horiek guztiak kontutan hartuz beren erabakia hartu zuten.

Lehiaketaren helburua merkatariek beren erakusleihoak apaindu eta jantzi ditzatela da Gabon jaietan, giro handiago eta koloretsuagoa izan dezagun gure herrian. Herriko II. Lehiaketa honi esker, erakusleihoei etekin handiagoa eta horiek janzten ikasteko ikastaroak egin eta gero dendari ermuarrok asko hobetu dutela erakutsi digu.

Lehiaketaren bigarren zatia oraindik erabakitzeke dago. Hau da, herritarrok zein erakusleiho dugun gustukoen, hori jakiteko herri bozketa antolatu delarik, zeina zabalik jarraitzen du. Herri bozketa webgune korporatibo honen bidez egin daiteke. Anima zaitez eta adierazi zure iritzia. Bozkatu!

Bozketa zabalik mantenduko dugu abenduaren 26ko gauerdira artean. Bozketan parte hartzen duten guztien artean, establezimenduek emandako produktu sorta zozketatuko da.

 

Bozkatzeko formulario

Bozkatzeko formulario ondo betetzeko argibideak:
  • Bete datu petsonalak.
  • Gehien gustatzen zaizun erakusleihoa aukeratzeko hautatu beren eskerrean dagoen borobila.
  • Formularioaren beheko atalean Guardar valores botoia sakatu.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat