Txirri, Mirri eta Txibiriton Junior pailazoen emanaldia izango gaur arratsaldean Ermuan

27.12.11
Ermua Antzokia

Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior pailazoek ikuskizuna eskainiko dute gaur arratsaldean Ermuan. Hirukote ospetsua bere azken muntaia aurkeztera dator: ‘Barre Egin’ izenekoa. Emanaldia Ermua Antzokian izango da arratsaldeko bostetatik aurrera. Emanaldiak ia ordu betea iraungo du.

Antolatzaileek aditzera eman dutenez sarrerak ia agortuta daude baina oraindik posible da erostea bai Ermua Antzokiko txartel-leihatilan bai beste bide batzuen bidez. Sarreraren prezioa 4 eurokoa da.

Sinopsia

Kantuz blai egongo da saioa. Txirri Mirri eta Txiribiton, Zapi Zuria eta Altza Pelipe bezalako abesti mitikoez gain, kanta berriak ere eskainiko dituzte: Zoro Gaitezen edo Zarata Orkestra gisakoak. Ordu bete inguruko saio honetan, sketch ezberdinak egingo dituzte, Barre egin lemari eutsirik eta haurren parte hartzea nagusiki bultzatzen. Bihurrikeriak eta adarjotzeak ez dira faltako, magia ere izango da eta trikimailuren bat edo beste, musika ederra, ikusleek lagunduta orkestra galanta antolatuko dute eta garrantzitsuena, Txirrik, bere azken erosketa zientifikoa aurkeztuko du, Krispin-Panpin.

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean
Imagen
03.03.26
Dokumental bi, thrillerra eta animazioa proiektatuko ditu Ermua Antzokiak aste honetan

Filmak ondorengoak dira: ‘Llámame sinsorga’ , ‘Flores para Antonio', ‘Ruta de escape' eta ‘Evolution'