Errege Magoak karrozatan aurten ere etorriko dira Ermura

04.01.12
Erakundea

Ekialdeko Errege Magoak bihar Ermura etorriko zaizkigu. Ohiko kabalgatak aurten ere hainbat berrikuntza izando ditu aurten. Maiestateak karrozatan egingo baitute kalejira eta ibilbidea herritik zehar. Karrozak alokatuko baititu udalak, Castro Urdialeseko Q.M.Amigos, S.M. enpresari. Aurtengoan ez da zaldirik erabiliko, azken urteetan egin bezala. Horrela ikusgarritasun handiagoa emango zaio eta batez ere, segurtasuna, zaldiak erabilita ez baitzegoen jakiterik animalion erantzuna zein izango zen, jendetza, garrasi-soinu eta argiek urduri jartzen baitzituzten. Horrez gain, aurtengoan Baltasar eta bere laguntzaileak, pasa den urtean arrakasta dela eta, Kontinente beltzeko jatorrizko pertsonak izango dira. Azkenik, esan behar aurtengoan tren turistikorik ere ez dela erabiliko, ez goizean ez arratsaldeko kabalgataren ekitaldian. Urteroko legez, kabalgata herriko eskualde-zentroek antolatu dute. Hau da herrian ditugun bostak, hots: Extremadurako Zentroa, Andaluziako Zentroa, Gaztela eta Leonekoa, Gaztela Mantxakoa eta Galiziakoa, hain zuzen ere. Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEK) ere parte hartuko du.

Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek 300 kilo gozoki banatuko dizkiete herriko haurrei. Kabalgata arratsaldeko 6etan abiatuko da Sallabente auzotik. Ondoren, 634 errepidea zeharkatu eta Abeletxeko bidera abiatuko da ondoko kaleetatik ibilbidea eginik: Goienkale, Okinzuri, Zubiaurre, VI. Mendeurrena, San Pelaio zeharbidea, Zeharkale, Kaltxangoko bidegurutzea eta, azkenik, Orbe Kardinalaren plaza. Aurreikusita dagoenez, Erregeak plazara arratsaldeko zazpiak eta laurden aldera ailegatuko dira. Jarraian, herriko haur eta umeekin hitz egiteko parada izango da, bertan egongo baitira hainbat denbora. Kabalgata udaltzainek zabalduko dute eta, hauen atzetik, Irulitxa fanfarrea eta ekialdeko izarra joango dira. Kabalgatako segizioaren inguruan zuziak edo lastargiak daramaten boluntarioak izango dira. Guztira ehun eta hogei bat pertsona bilduko dira.

Errege Magoak Ermuko zahar-etxea bisitatuko dute

Ekialdeko Errege Magoak aurten lehen aldiz Ermuko zahar-etxean gure adinekoak bisitatuko dituzte. Hori horrela, arratsaldeko 17:00etan beraiekin denboraldi txiki bat partekatuko dute eta gozokiak banatuko dizkiete. Jarraian, San Lorenzo auzora joango dira kabalgata hasteko arratsaldeko 18:00etan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da