Ostegun honetan ekingo zaio urtarrileko zine programazio berriari

04.01.12
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak ostegun honetan zabalduko du urteko zine eskaintza berria. Hileko bonoa Lobiano Kulturgunean zein Ermua Antzokiko takilan bertan eskuratu ahal da 12 eurotan. Horrela bada, helduentzako zine komertziala nahiz zinekluba euro baten truke ikusteko aukera izango da.

Osteguneko zineklubean lau pelikula emango dira, horien artean Tímidos anónimos komedia frantziarra eta Aki Kaurismakiren azkena, Le Havre. Zine komertzialean, berriz, zortzi pelikula proiektatuko dira. Aipatzekoak, Roman Polanskyen Dios salvaje, Oskarretarako faboritoen artean den Robert Redforden azken pelikula Criadas y Señoras, La Conspiración eta Gary Oldmanek antzeztutako El Topo. Haurrentzako zinemaren barruan lau pelikula emango dira Happy Feet 2 3D, El Cascanueces 3D eta Vicky Bikingoa eta Thorren Mailua.

Ohikoa denez, zineklubak hasiera emango dio asteari eta ostegun honetan Jean Pierre eta Luc Dardenne anaiek zuzendutako El niño de la bicicleta proiektatuko da. Bertan, gurasoek abandonatutako 11 urteko ume baten egoera latzaren berri kontatzen da. Aurreiritzi eta manikeismoaren urrundutako drama bat, erritmo, indarra eta sentimenduak beterik. Pelikula honek 2011ko Cannes festibalean epaimahaiaren saria jaso zuen. Ostegunean, 5ean, 20:30ean jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin proiektatuko da.

Zine komertziala urtarrilaren 7an, larunbat honetan, hasiko da eta horretarako Cary Fukunagak zuzendutako Jane Eyre ikusteko aukera izango da. Charlotte Brontek idatzitako eleberri erromantikoan oinarritutako filma da hori, non Mia Wasikowska eta Michael Fassbender aktoreek lan bikaina eskaintzen diguten. Jane Eyre larunbatean 19:30ean, igandean 22:00etan eta astelehenean 20:30ean izango da.

Asteburuan, Brad Birden Misión Imposible 4, Protocolo fantasma pelikula ere bada. Nahiz eta, Tom Cruiseren laugarrena izan, intentsitate eta suspensez betetako filma da hau ere, azken astetan gehien ikusitako pelikula izatea adierazgarri. Misión Imposible 4, Protocolo fantasma larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean proiektatuko da.

Haurrentzako zine eskaintzaren barruan, igandean, arratsaldeko 17:00etan La gran aventura de Winter el delfín aurkitzen da. Benetako gertaeretan oinarritako pelikula honek ume baten eta zauritako izurde baten arteko harremana kontatzen du. Antzezleen artean Morgan Freeman eta Kris Kristofferson aurkituko ditugu.

Tarifa aldaketa

Urtea aldatzearekin batera tarifetan ere aldaketak daude. Zine komertzialerako sarrera arrunta zein zinekluberakoan 0,50 eurotako igoera dago, hau da, hurrenez hurren 4,5 eta 3,5 eurotako salneurria jartzen da indarrean. Dena den, hileko bonoak bere prezioa mantentzen du, pelikulako euro ba, beraz, bonoa eskuratzea iaz baino errentagarriagoa da. Haurrentzako zinemarako sarrerak, berriz, bere prezioa mantentzen du, hau da, saioko 2,5 euro.

Urtarrileko zine programazio berria
Data Ordutegia Lekua Filma
2012/01/05 20:30ean Ermua Anztokia Zine-kluba
  • "El niño de la bicicleta".
  • Sarrera: 3,5 €.
  • Antolatzaile: Ermuko Udala.
  • Laguntzaile: Mudo-drogot cinematografo eta Ateneo Libertarioa.
  • Informazio gehiago
2012/01/07 Hainbat ordutegi Ermua Antzokia Zinea
  • "Misión imposible: protocolo fantasma" + "Jane Eyre".
  •  Urtarrilaren 7tik 9ra.
  •  Antolatzaile: Ermuko Udala.
  •  Laguntzaile: Mudo-drogot cinematografo eta Ateneo Libertario.
  • Informazio gehiago
2012/01/08 17:00etan Ermua Antzokia Haurrentzako zinea
  • "La gran aventura de winter el delfín".
  • Sarrera: 2,5 €.
  • Antolatzaile: Ermuko Udala.
  • Laguntzaile: Mudo-drogot cinematografo eta Ateneo Libertarioa.
  • Informazio gehiago
2012/01/12 20:30ean Ermua Antzokia Zine-kluba
  • "Tímidos anónimos".
  • Sarrera: 2,5 €.
  • Antolatzaile: Ermuko Udala.
  • Laguntzaile: Mudo-drogot cinematografo eta Ateneo Libertarioa.
2012/01/14 Hainbat ordutegi Ermua Antzokia Zinea
  • "Un dios salvaje" + "Criadas y señoras".
  • Urtarrillaren 14tik 16ra.
  • Antolatzaile: Ermuko Udala.
  • Laguntzaile: Mudo-drogot cinematografo eta Ateneo Libertarioa.
2012/01/15 17:00etan Ermua Antzokia Haurrentzako zinea
  • "Vicky vikingoa eta Thorren mailua".
  •  Sarrera: 2,5 €.
  • Antolatzaile: Ermuko Udala.
  •  Laguntzaile: Mudo-drogot cinematografo eta Ateneo Libertarioa.
2012/01/19 20:30ean Ermua Antzokia Zine-kluba
  • "Le Havre".
  • Sarrera: 3,5 €.
  • Antolatzaile: Ermuko Udala.
  • Laguntzaile: Mudo-drogot cinematografo eta Ateneo Libertarioa.
2012/01/21 Hainbat ordutegi Ermua Antzokia Zinea
  • "Attack the block" + La conspiración".
  •  Urtarrillaren 21etik 23ra.
  • Antolatzaile: Ermuko Udala.
  • Laguntzaile: Mudo-drogot cinematografo eta Ateneo Libertarioa.
2012/01/22 17:00etan Ermua Antzokia Haurrentzako zinea
  • "Happy Feet 2 3D".
  • Sarrera: 4,5 €.
  • Antolatzaile: Ermuko Udala.
  •  Laguntzaile: Mudo-drogot cinematografo eta Ateneo Libertarioa.
2012/01/26 20:30ean Ermua Antzokia Zine-kluba
  • "Si no nosotros, ¿quién?".
  • Sarrera: 3,5 €.
  •  Antolatzaile: Ermuko Udala.
  • Laguntzaile: Mudo-drogot cinematografo eta Ateneo Libertarioa.
2012/01/28 Hainbat ordutegi Ermua Antzokia Zinea
  • "No tengas miedo a la oscuridad" + "El topo".
  • Urtarrillaren 28tik 30era.
  • Antolatzaile: Ermuko Udala
  •  Laguntzaile: Mudo-drogot cinematografo eta Ateneo Libertarioa.
2012/01/29 Hainbat ordutegi Ermua Antzokia Haurrentzako zinea
  • "El Cascanueces 3D".
  • Sarrera: 4,5 €.
  • Antolatzaile: Ermuko Udala.
  • Laguntzaile: Mudo-drogot cinematografo eta Ateneo Libertarioa.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.24
Antzokiak 'Aquí no paga nadie' antzezlana hartuko du

Banarte Antzerki taldeak emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20:30etik aurrera
Imagen
28.05.24
Zine proiekzioak irailera bitartean agur esango

Osteguneko zineklubean ‘Mamifera’ filma proiektatuko eta, horrekin, amaiera emango zaioz programazioari eta denboraldiari
Imagen
21.05.24
Ermua Antzokiak bi komedia dramatiko, wester bat eta animazio bat eskainiko ditu aste honetan

Proiektatuko ditu 'Siempre nos quedará mañana'; La Casa'; 'Hasta el fin del Mundo' eta 'Garfield' filmak