‘Criadas y señoras’ eta Roman Polanskyren azken lana, zinean ikusgai asteburu honetan

11.01.12
Ermua Antzokia

Astebururo legez ostegunean hasiko da zine programazioa. Zineklubean Jean Pierre Ameris zuzendariaren ‘Timido anónimos’ filma frantsesa ikusi ahal izango dugu. Konplexuak dituzten pertsonentzako terapian ezagutu diren pertsona bi, maitemindu eta elkarrekin irteten hastea da filma eta komedia erromantiko eta dibertigarri honen haria. Frantzian soilik milioi bat baino gehiago ikuksle izan zituen iaz. Filma jatorrizko bertsioan proiektatuko da, gaztelaniazko azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.

Zine komertziala larunbatetik aurrera ikusi ahal izango dugu. Arratsaldeko zazpi eta erdietan ‘Un Dios salvaje’ emango da. Lana Roman Polanski zuzendari polemikoarena da eta bertan lan egiten dute aktore on eta ezagunak: Jodie Foster, Kate Winslet, Christoph Waltz eta John C. Reillyk. Lana Yasmina Reza dramaturga frantsesaren antzezlan batean oinarritzen da. Semeen arteko iskanbila konpontzeko xedez afaltzera biltzen diren guraso laukotearen egoera, neurririk gabe korapilatu egingo da. Polanskik pertsonok barnean daramagun kontraesanak mahaigaineratzen duen bere maisutasuna agertuko du. Filma, igande gauean -10etan- eta astelehen iluntzean -8 eta erdietan-.

Asteburuko bigarren aukera, Tate Taylorrek zuzendutako Criadas y Señoras’ titulua da. Lana Kathryn Stockett idatzitako best sellerrean du bere oinarria. Filmak 60. hamarkadan unibertsitatetik idazlea izateko asmoarekin bueltatzen den neska baten istorioa kontatzen du. Bere itzulerak herriko bizitza asaldatzen du, baita ere lagun askorena, familia dirudunentzat lanean ari diren emakume beltzak elkarrizketatzeko asmoa baitu, arrazakeria jasaten dutenen iritzia jaso amoz. Takilan proposamenak oso harrera ona izan du, urrezko globoetarako bost izendapen jaso izan dituelarik. Filma, larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Igande, haurrek Vicky Bikingoa eta Thorren Mailua ikusteko parada izango dute, arratsaldeko 5etatik aurrera. Vicky argiak, abentura honetan bere aitaren bahiketari aurre egin beharko dio, Sven Maltzurrak harrapatu baitu. Erreskatea ez da erraza izango, akzio, abentura eta komedia izango dira, borrokaren osagaiak. Filma euskaraz proiektatuko da, gaztelerazko azpitituluekin.

Azkenik, gogorarazi oraindik hileko bonoa eskuratu daitekeela. Horri esker, ikusleak zine komertzialeko eta zineklubeko saioetara euro baten truke sartuko delarik.

Argibide gehiagorako, ikus mikrositea: www.ermua.es/ermuantzokia.

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu