Gizarte eta osasun alorra berritzeko lanean jardungo dute Ermuak eta Eusko Jaurlaritzak

13.01.12
Erakundea

Gure Udalak eta Berrikuntza Soziosanitarioko Euskal Fundazioak elkarlanean jardungo dute eremu soziosanitarioabera berritu eta etorkizunean horretan izan daitezken behar berriak antzemateko. Udalbatzak azken osoko bilkuran eta aho-batez udalaren eta Berrikuntza Soziosanitarioko Euskal Fundazioaren arteko lankidetza hitzarmena sina dadin beren babesa eman zuen. Fundazioak Berrikuntza eta Enpresa Zentroan, Izarran, ehun metroko bulegoa hartuko du, zeina egokitzen eta altzairuz hornitzen ari den une honetan. Hitzarmenaz baliaturik, udalaren eta fundazioaren elkarlana suspertuko da, gaitasun eza, zahartze, kronikotasun eta menpekotasun egoeren prebentzioa hobetzeari begira, jakintza eragin eta aplikatzeko.

Honako lankidetza hitzarmen honen helburua da Ermuko “Izarra” Berrikuntzarako Enpresa Zentroan Berrikuntza Sozio-sanitarioko Zentroa kokatzearen ondoriozko lankidetzak eta sinergiak zein diren jakitea eta horiek suspertzea, Ermuko Udalak duen ermuarren bizi-kalitatea hobetzeko xedea eta Berrikuntza Sozio-sanitarioko Euskadiko Fundazioaren Euskal Herriko espazio sozio-sanitarioa hobetzekoa -biak ere alde bientzat onuragarriak- aldi berean betez.

Gure udalak konpromisoa hartzen du, Toki Garapeneko eta Gizarte zerbitzuetako udal alorretako bere lantalde teknikoen bitartez, Berrikuntza Soziosanitarioko Euskal Fundazioarekin lankidetzan aritzeko, gai sozio-sanitarioen berrikuntza-proiektuak garatzeari begira. Berrikuntza Sozio-sanitarioko Euskal Fundazioak bere aldetik, lurralde osoa bateratzeko eta berrikuntza sozio-sanitarioarekin konprometitutako eragileekiko loturak eta sinergiak sortzeko bere eginkizunetik abiatuta, Ermuko udalerrian arlo sozio-sanitarioko ikerketa eta ekintzaile- proiektuak ezartzen laguntzeko eta proiektu horietan Ermuko Udalaren partaidetza ahalbidetzeko konpromisoa hartzen du.

Behean hitzarmenaren kopia, PDF formatuan uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n