Cafe chino komedia dramatikoa, ostiralean ikusgai izango Ermua Antzokian
‘Txalo’ produkzioak, ‘Cafe Chino’ antzezlana dakar ostiral gauean Ermua Antzokira. Ikuskizuna gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrerek hamabi euro balio dute eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen, edo telefonoaren bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kulturgunera bertara joanda. Lana Ira Lewise idatzitako komedia da. Hori oinarri harturik, moldaketa egin delarik. Begona Bilbaok zuzentzen du antzezpena. Antzezleen artean, aktore ospetsu bi ditugu Manuel Galian eta Asier Hormaza, hain zuzen ere. Antzezpenak laurogei minutu irauten ditu eta gazteleraz izango da.
Sinopsia
Goizeko ordu biak dira. Héctor (Asier Hormaza) Julianen (Manuel Galiana) apartamentura sartu da. Idazle gisa bidea urratu nahian dabilen gizona da Héctor, 43 urtekoa. Julian, berriz, hirurogei urte inguruko argazkilaria da, arrakastarik lortu ez duen argazkilaria.
Jatetxe batean aritzen zen Héctor zerbitzari lanean, baina duela gutxi kale gorrian geratu da, bota egin dute lantokitik. Egoera emozional eta ekonomiko larria bizi du Héctorrek, eta diru eske doakio Juliani. Zor dion dirua eskuratu nahi du eta, batez ere, idatzi duen azken nobelaz Julianek zer nolako iritzia duen ezagutu.
Julianek, ordea, ez dirurik du, eta ez haren nobela irakurri du.
Ekinaldi bakarreko lan honek bi antzezle bikainen arteko elkarrizketa apartak eskaintzen dizkigu. Komedia dramatiko honetan, arrakastarik gabeko bi artistak beren bizitza eta adiskidetasunen balantzea egiten dute.
Ikusle gisa askotan ikusi izan ditugu bikotekideen eta familia-kideen arteko harreman gatazkatsuak eta krisialdiak, baina gutxitan egokitu zaizkigu adiskidetasunaren hauskortasuna eta gainbehera hain sinesgarritasun handiz erakusten diguten lanak. Kafe Txinarra da gutxi horietako bat.
Lotutako albisteak

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu