Gizarte-ongizate sailak ikastaro berri bi antolatu ditu zaintze-lanak egiten dituztenentzat

17.01.12
Gizartea

Gizarte-ongizate udal sailak ikastaro berri bi antolatu ditu laguntza behar duten pertsonen zaintze-lanak egiten dituztenen pertsonak trebatzeko. Ikastaroak datorren astean hasiko dira eta doakoak izango parte hartzaileentzat. Saioak Lobiano Kultur Gunean gauzatuko dira otsailetik martxora bitartean. Interesa izan dezaketen pertsonek izena eman beharko dute urtarrilaren 20ko ostirala baino lehen, hori baita azken eguna. Horretarako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen egoitzara –Erdikokaleko 21era- joan beharko dute eta bertako 943 17 91 61 telefono zenbakira deitu.

Dependentzia egoeran dagoen pertsona zaintzea luze joan daitekeenez, zaintzaileak beharretara egokitzen joan behar dauka sarri askotan. Etengabeko zaintze-lanetan jarduteak hainbat ondorio ekar ditzake zaintzailearentzat: aisialdia eta harremanak etetea, nekea metatzea, jasan ezina, kontrajarritako sentimenduak edukitzea, eta abar…

Gure udalak zaintze-lanak egiten dituzten pertsonek egoerari aurre egiten trebatzea horretan jarduten dutenei laguntzea dela pentsatzen dugu eta, aldi berean, dependentzia egoeran daudenei ere, eskainiko zaien atentzioa hobea izango baita. Ikastaroak astero izango dira eta Lobianon egingo. Aurreko 2009 eta 2010eko urteetan antolatutako ikastaroak egin dituztenek ere parte har dezakete, aurtengo deialdian. Gizarte-ongizateko zerbitzuek hainbat eskutitz bidali dituzte interesa izan dezakete egoera hori duten familia ermuarrei.

Ikastaroak, horien iraupena eta aurreikusitako datak ondoren zehazten ditugunak dira:

  • Lehen ikastaroa: Adimen emozionala –norbere burua zaintzeko laguntza- (16 orduko iraupena).
    • Astearteetan, 16:30etatik 18:30etara bitartean.
    • Urtarrilaren 24tik martxoaren 13ra.
  • Bigarren ikastaroa: Erlaxatzen ikasteko tailerra: (10 saio).
    • Ostiraletan; urtarrilaren 20tik martxoaren 23ra arte.
    • Bi talde egingo dira:
    • Lehena:
    • Arratsaldeko 14:30tik 15:45etara.
    • Bigarrena:
    • Arratsaldeko 15:45tik 17:00etara.

Ikastaro hauek laguntza behar duten pertsonen zaintzaile ez profesionalentzat dira eta familia bereko pertsona bat baino gehiago joan daiteke, horietako baten edo bietan parte hartuz.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.