Udalbatzarra aurtengo lehenengo Osoko Bilkurara bilduko da asteazken arratsaldean

23.01.12
Erakundea

Udalbatza aurtengo lehen Osoko Bilkurara bilduko da asteazken arratsaldean. Bilerak ohiko izaera izango du eta iluntzeko zortzietarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu beranduago bigarrenean bada. Udalbatza osatzen duten politikariek Gabonen ondoren lanean hainbat aste daramatzaten arren, asteazkenean estreinakoz bilduko da Osoko Bilkura 2012ko urtean. Eguneko gai-zerrenda bost puntuk osatzen dute.

Bilkura nolabait berezia izango da, bi mozio eta erakunde adierazpena jorratu eta erabakiko baitira. Lehenenik, presoen eskubideei buruzko mozioa aztertuko da, Bilduk eta EAJ/PNVk batera aurkeztutakoa. Bigarren gaian ere, mozioa eztabaidatuko da, Bilbuk BBKren Batzarraren hautapenean parte hartzeko Ermua, Zaldibar, Berriz, Iurreta, Otxandio, Atxondo eta Zarauzko udalerriekin elkartzeko proposatu duelarik.

Hirugarren puntuan, Udal Kirol Erakundearen Instalazioak Erabiltzeko Araudia hasierako izaeraz onartuko da. Laugarrenean, Ermuko saihesbidearen inguruko erakunde adierazpena eztabaidatu eta onartuko da. Bosgarren eta azken puntua, eskari-galderak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu