El Topo y No tengas miedo a la oscuridad filmek, amaiera emango diote hileko zine programazioari
Urtarrileko azken ostegunean, Si no nosotros, ¿Quién? Tituluko filma alemaniarra ikusi ahal izango dugu. Zuzendaria Andreas Veiel da eta hiru lagun gazteen bidez 60. hamarkadan Alemanian bizitako egoera larriaren inguruko hausnarketa egiten du. Garai hartan hainbat gaztek borroka armatua gizartean nagusi zen eredu itxia iraultzeko modu bakarra zela kontsideratu zuten. Herria zatituta zegoen, nazismoa deusezteko asmoak kale eginda, kapitalismoa nagusi eta benetako uztezko sozialismoaren aukeraz. Filma jatorrizko bertsioan proiektatuko da, gaztelaniazko azpitituluekin. Antzokian, iluntzeko zortzi eta erdietan hasita.
Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko. Arratsaldeko 7:30etan, Troy Nixei zuzendariaren No tengas miedo a la oscuridad proiektatuko da. Gidoia Gillermo del Tororena da. Sally neskatila aitarekin eta bere bikote berriarekin etxe handi zaharrera bizitzera doa. Neskatila iritsi bezain azkar konturatuko da etxe lasai horretan ez direla soilik aita, bikotea eta bera bizi. Filma ez da terrorezko zinta bat gehiago, produktu trinko eta ondo egindakoa baizik. Igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko 8:30etan ere ikusteko parada izanen dugu. Hileko programazio jasotzen duen argitalpenean akatsez adierazten genuen, astelehen iluntzean El topo filma proiektatuko genuela, baina ez da horrela izango. Esan bezala, No tengas miedo a la oscuridad pasako baita.
Asteburuko bigarren proposamena, El Topo titulukoa da, Tomas Alfredson zuzendariaren azken lana. Honetan Oldman eta Colin Firthek lan egiten dute. Aparteko abentura honetan George Smile espiaren istorioa kontatzen zaigu. John Le Carrek asmatutako pertsonaiak Britainia Handiko espioien zerbitzuan sekretuak kanporatzen zituen bat nor den mahai gaineratu eta hori harrapatu beharko du, erretiratu baino lehen. Kritikak oso ondo hartu du filma, aparteko balioa duela esanez eta Gary Oldman eta Colin Firthen interpretazioen balioa azpimarratuz. Erritmo handiko thrillerra da, ikuslea inguratu etab bere egiten duena hasi eta lehenengo minututik. Filma larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko 7:30etan ikusi ahal izango dugu.
Urtarrilean haurrentzat programatutako azken filma El Cascanueces titulukoa da, 3 dimentsiotan emango dena. Familia osoarentzako proposamen egokia da, 20. hamarkadako Viena hirira eramango gaituena, orduko magia, fantasia eta arriskuaz. Musika Tchaikovskyren obran oinarritzen da. Filma arratsaldeko 5etan proiektatuko da.
Argibide gehiagorako, ikus Antzokiko mikrositea: www.ermua.es/ermuantzokia
Lotutako albisteak

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu