Ermua Antzokiak ostegunean hasiko du otsaileko zine programazioa

31.01.12
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak ostegunean hasiko du otsaileko zine programazioa. Proposamen berria hileko zine-bonoarekin bat datorkigu, zeinak otsailean 12 euro balioko duen. Horri esker, helduentzako zine komertzialeko eta zine-klubeko proiekzioetara sartu ahal izango garelarik euro 1en truke.

Otsaileko zine-klubean lau filma proiektatuko dira. Tartean zine independentekoa izanik azken hilabeteetan ospe handia lortu duen Drive tituluko filma; Kataluniako Interferencies eta Fiebre del sábado noche, klasikoa. Azken hori eguen zuriko ostegunean botako da eta mozorroturik bertaratzen diren ikusleen artean martxorako bi bono emango zaizkio, filmako pertsonaiez mozorroturik jantzita doanari.

Zine komertzialaren atalean zortzi titulu botako dira. Horien artetik aipamen berezia merezi dute, George Clooney protagonista duen Los Descendientes; Meryl Stroopek protagonizatzen duen La dama de hierro, Daniel Craig eta Oscar sarietarako nonimaturik dagoen Roony Mararen ; Los hombres que no amaban a las mujeres. Filma espainiarrak ere ikusteko parada izanen dugu, Alex de la Iglesiaren La chispa de la vida eta Silencio en la nieve titulua pasako baitira. Haurrentzakoen artean, otsailean lau titulu proiektatuko dira. Hiru dimentsiotan botako El Rey León eta Winx Club. Bestalde Willy Vandersteen marrazkilariaren komikietan oinarrituriko Luke eta Luce euskaraz emango da.

Asteroko legez, emanaldiei ostegunean emango zaie hasiera, Alejandro Landes zuzendariaren Porfirio filma kolonbiarraren proiekzioarekin. Tragikomedia da. Gurpil aulkian dagoen Porfirio bizirauteko ahaleginean dago eta Gobernuko presidentearekin elkarrizketatzeko nahi du. Porfirio iluntzeko 8:30etan proiektatuko da.

Zine komertzialari larunbatean ekingo zaio, arratsaldeko 7:30etan Juan de los Muertos filma kubatar eta harrigarria emango delarik. Zuzendaria Alejandro Brugés da eta Kuba menpe hartzen duen zonbien batailoiaren istorioa dakarkigu. Kaosaren erdian heroia suertatuko da herritarren artean; Juan izenekoa, arrazoizko prezio baten truke infektatu daudenekin akabatzeko konpromisoa hartzen duena. Terrorezko filma da, dibertigarria, imaginatiboa eta zenbaiten iritziz Kubako egoera politikoari kritika egiten dioena. Filma bera berriz ikusteko aukera izanen dugu igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko 8:30etan.

Asteburuko bigarren aukera, Sherlock Holmes 2, Juego de sombras titulukoa. Guy Ritchie zuzendari efektu egilearena, (Lock & Stock, Cerdos y diamantes etab abar zuzendu duena). Sherlock Holmes maisuaren unibertsora egiten duen bigarren saiakera da. Aukera honetan luxuzko aktore sorta bildu duelarik: Robert Downey Jr., Jude Law eta Noomi Rapace. Bigarren filma hau lehenengoaren ildotik jarraitzen du eta irudimen, akzio eta dibertsioz gainezka dator. Filma larunbat gaueko 10etan, eta igande arratsaldeko 7:30etan ere ikusi ahal izango dugu.

Haurrek igande arratsaldeko 5etan Alvin y las ardillas sortako hirugarrena. Filma dibertigarria. Honetan karraskari sinpatikoak luxuzko itsasontzi-bidaian sartuko dira, horren jomuga zein den jakin gabe.

Argibide gehiagorako, ikus antzokiaren mikrositea: www.ermua.es/ermuantzokia

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu