Ermurako saihesbidea egiteko proiektua geldiarazteko hartutako erabakiaren kontra manifestazioa deitu du Udalbatzarrak

08.02.12
Hirigintza

Manifestazioa otsailaren 18ko larunbatean egingo da, eguerdiko 12:00etan, herriko plazatik abiatuta

Bizkaiko Aldundiak Ermuko “saihesbidea egiteko proiektua geldiarazteko hartu duen erabakiaren kontra, herritarrak manifestazio batera deitzea erabaki du herriko Udalbatzarrak”. Manifestazioa otsailaren 18ko larunbatean egingo da, eguerdiko 12etatik aurrera, ERMUKO SAIHESBIDEA ETA KITTO lemapean. Udalbatzarrak erakunde adierazpena onartu eta manifestazio egiteko deia egin du gaur goizean ezohiko eta premiazko izaeraz deitutako Osoko Bilkuran. Adierazpena eta deialdia PSE-PSOE, PP, Bildu eta Ezker Anitza-IU Alberdi politikoen aldeko botoekin onartu dira. EAJ-PNV abstenitu egin da. Erabakiak “herritar guztiak animatzen ditu manifestazioan parte hartzera, gizartearen mobilizazioak guztion helburuak lortzen laguntzeko balioa eta indarra duelakoan”. Azpiko informazio gehiagoren atalean Miguel Angel Sanchezek grabatutako irudiak ikusteko lasterbidea uzten dizuegu, zeina Youtube kanalera igo duen. Jarraian erabakia usten dugu hitzez hitz:

ERMUKO SAIHESBIDEA ORAINTXE EGITEAREN ALDE MANIFESTAZIOA DEITZEKO ERAKUNDE ADIERAZPENA

Ermuko Udalaren eskariz Bizkaiko Foru Aldundiarekin egindako bileran Herri Lanak eta Garraioko Diputatu andreak berretsi egin zuen Ermuko saihesbidea egitea geldiarazteko erabakia, joan zen urtarrilaren 18an emandako arrazoi berberak emanez, nahiz eta arrazoi horiek ez dituzten gustura utzi ez udal ordezkariak, ez Ermuko herria.

Ukaezina da saihesbidea geldiarazteko erabaki hori krisialdi eta zailtasun ekonomikoko testuinguru baten hartu dena, baina ez die berdin eragiten proiektu guztiei, zeren Aldundiak beste hiru mantendu baititu, nahiz eta horiek Ermuko saihesbidea baino garestiago eta bizkaitar askoren bizi-kalitatean askoz eragin txikiago duten. Beraz, arrazoi horien objektibotasun frogagarria dela-eta, Ermuko saihesbidea egiteko arazoa ez dela ekonomikoa esan dezakegu, Ermua Aldundiarentzat ez dela lehentasunezkoa baizik.

Horregatik uste dugu Ermuko herriak, egun errepide nazional batek zeharkatutako Bizkaiko herri bakarra, legitimotasun osoa duela Lurralde Historikoko beste herritarrekiko berdintasunezko tratua exijitzeko.

Ermuaren orainean eta etorkizunean horren ondorio latzak dituen konparaziozko bidegabekeria-egoera honetan ezin gara ezer egin gabe egon.

Ermuko saihesbidea orain egiteko helburua gizartearen mobilizazioren bitartez bakarrik lortuko dugula jakinda eta, erakundeen arteko harremanetan nagusitu behar den errespetua galdu barik arrazoia edukitzeak ematen duen indarrarekin, Udalbatzarrak ondorengoa,

ERABAKI DU

Ermuko saihesbidea egitea geldiarazteko erabakiaren kontra, herritarrak manifestazio batera deitzea, otsailaren 18an, eguerdiko 12:00etan, ERMUKO SAIHESBIDEA ETA KITTO lemapean.

Gizartearen mobilizazioak guztion helburuak lortzen laguntzeko balioa eta indarra duela ondo dakigunez, herritar guztiak animatzen ditugu manifestazioan parte hartzera.

Lotutako albisteak

Imagen
11.06.24
Betiondoko aparkaleku berria jada zabalik

148 plaza ditu, horietako bi minusbaliatuentzat. Jada ez dugu aparkatu bidearen erreian, zirkulazioa noranzko bikoitza berreskuratu duelako
Imagen
20.05.24
Zubiaurre eta Zerukoa arteko igogailu publikoa urteko azken hiruhilekorako prest egongo

Gaur hasi dira eraikitzeko lanak zuinketa-aktarekin eta obraren hasierarekin
Imagen
17.05.24
Lomi Power aparkalekuan behin behineko esleipendun izan direnen zerrenda

Zerrenda astearte honetan abonatu erregimeneko autoentzat egindako zozketa publikoaren emaitza da