Drive, La dama de hierro eta Silencio en la nieve filmak ikusgai Antzokian

08.02.12
Ermua Antzokia

Luxuzko programazioa dugu aste honetan Ermua Antzokian. Ostegun iluntzeko 8:30etan zineklubean onenetako kritikak jaso dituen Drive ikusi ahal izango dugu, Nicolas Winding Refn zuzendariarena. Zine beltzezko filma da. Protagonistak bizitza bikoitza du: egunez gidari aditu gisa jarduten du filmeen grabazioetan, gauez ziztu bizian ihes egin behar duten gaizkileentzat gidari zerbitzuak eginez. Drive lanari esker Nicolas Windingek zuzendari onenaren saria eskuratu zuen Cannes jaialdiaren azken edizioan. Filma jatorrizko bertsioan proiektatuko da, gaztelerazko azpitituluekin.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko da. La dama de hierro titulua proiektatuko da, arratsaldeko 7:30etan, eta baita igande gaueko 10etan, eta astelehen iluntzeko 8:30etan. Filmak Margaret Thatcher presidentearen bizitza politikoa eztabaidagarria jasotzen du, boterea lortzeko, generoaren oztopoak gainditzeko borroka kontatuko dizkigunak. Meryl Streep aktorearen lana aparta da, eta emakumearen interpretazio onenaren Oscar saria jasotzeko faboritoa da.

Asteburuko bigarren proposamena, Silencio en la nieva titulua da, gerardo Herrero zuzendariaren luzemetrai iradokitzailea. Hiltzaile batek, Frankok Sobietar Batasunean naziekin borroka egitera bidalitako Dibisio Urdina izena zuen taldeko kideak ikaraturik ditu. Poliziako inspektoreak eta sarjentu militar batek elkarlanean jardungo dute hiltzailea harrapatzeko, horrek biktima gehiago eragin baino lehen. Proiekzioak larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko 7:30etan izango dira.

Haurrentzako igande arratsaldeko 5etako saioan, El Rey Leon proiektatuko da, 3 dimentsiotan. Filma 1994an estreinatu zen, arrakasta handiarekin. Oraingo gaztetxoek hura berrikusi ahal izango dute 3Dren magiarekin.

Argibide gehiagorako ikus mikrositea: www.ermua.es/ermuantzokia

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean
Imagen
03.03.26
Dokumental bi, thrillerra eta animazioa proiektatuko ditu Ermua Antzokiak aste honetan

Filmak ondorengoak dira: ‘Llámame sinsorga’ , ‘Flores para Antonio', ‘Ruta de escape' eta ‘Evolution'