Choni flamenko Konpainiak ´La gloria de mi mare’ aurkeztuko Ermua Antzokian

09.02.12
Ermua Antzokia

Choni flamenko Konpainiak ´La gloria de mi mare’ ikuskizuna dakar ostiral gauean Ermua Antzokira. Ikuskizuna gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrerek hamar euro balio dute eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen, edo telefonoaren bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kulturgunera bertara joanda. Muntaia Estrella Távorak zuzentzen du. Antzezleen artean, Asunción Pérez , Juanjo Macías, Alicia Acuña, Raúl Cantizano, Manuel Lombo y Manuel Cañadas aktoreak ditugu. Antzezpenak laurogeita hamar minutu irauten ditu eta gazteleraz izango da.

Sinopsia

Gloria flamenko munduan nabarmentzen hasi den flamenko-dantzari baten ama da. Bere amatasun goiztiar eta ustekabekoagatik baita bizitzea tokatu zitzaion garaiagatik ere, Gloriak ezin izan zuen ikuskizunaren munduan jardun berari gustatuko litzaiokeen moduan. Baina orain, bere heldutasunean, bere alaba laguntzen, babesten, gomendatzen…gozatzen du. Azken finean, berarengan bere ilusio eta amets guztiak proiektatzen ditu nahaste-borraste zoroei bidea emanez, non artista baten eta bere amaren arteko egoera tipikoak agerian geratzen diren.

Orain dela urte bat Sevillan estreinatu zenetik ikuslegoaren eta kritikaren goresmena jaso duen ikuskizun hau kafe-abeslari eta barietate antzerkiaren kulturan inspiratzen da, umorea, kantu eta dantza flamenkorik tradizionalena, kopla, ironia eta inprobisazioa nahastuz.

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean
Imagen
03.03.26
Dokumental bi, thrillerra eta animazioa proiektatuko ditu Ermua Antzokiak aste honetan

Filmak ondorengoak dira: ‘Llámame sinsorga’ , ‘Flores para Antonio', ‘Ruta de escape' eta ‘Evolution'