Teloncillo antzerki taldeak ‘Josefina’ haurrentzako ikuskizuna dakar Antzokira

10.02.12
Ermua Antzokia

Teloncillo antzerki taldeak haurrentzako antzerki emanaldia aurkeztuko du bihar larunbat arratsaldean Ermua Antzokian. Teloncillok “Josefina” izeneko ikuskizuna dakar. Obra Claudio Hochmanek zuzentzen du. Antzezleak: Silvia Martín, Juan Luis Sara eta Javier Carballo dira. Ikuskizuna arratsaldeko bostetan hasiko da eta berrogeita hamabost minutu iraungo du. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta hiruhileko programazioaren barne txertatzen da. Sarrerak 4 euro balio du. Antzezlan hau aproposa da 6 urtetik gorako haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat. Emanaldia gazteleraz egingo da.

Sinopsia

Istorioa Josefina jaio aurretik hasten da, bere amaren sabelean zegoenean, hain zuzen ere. Eta amaitu, … ez dizuet amaiera aurreratuko. Gizakion arteko harremanaz josita dagoen istorioa da, arrastoak uzten dituzten harremanak; erakutsi, min eman eta hastea ahalbidetzen dituzten harremanak. Josefina gurasoekin bizi da eta, itsua den aitonarekin. Aitona ikasi eta jakituna da eta ikusmenik izan ez arren, umetxoari hitz egin eta errefrauak adibide gisa erabiliz, gauza asko irakasten dizkio. Aitonaren errefrauak aztarna sakona utziko dute Josefinaren bizitzan.

Josefina obrak guraso, seme-alaba, aitona-amona eta mutil- neska-lagunen arteko harremanei, hitzak duen balioari eta bizitzan aukeratu beharreko bideei buruz hitz egiten digu.

Josefinari asko gustatzen zitzaizkion bere aitonak erakusten zizkion esaera zaharrak. Hainbeste gustatzen zitzaizkion, egun baten esaera zahar hauek hitzez hitz hartzen hasi zela. Eta esaera zaharren bidez Josefinak ikasi zuen erlazionatzen, maitemintzen, hizkuntza ugari hitz egiten, bidaiatzen, hazten, independentea izaten…

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean
Imagen
03.03.26
Dokumental bi, thrillerra eta animazioa proiektatuko ditu Ermua Antzokiak aste honetan

Filmak ondorengoak dira: ‘Llámame sinsorga’ , ‘Flores para Antonio', ‘Ruta de escape' eta ‘Evolution'