Larunbaterako manifestazio deialdia, gero eta indartsuago da

13.02.12
Hirigintza

Ermuko saihesbidea egiteko obra exekuta dadila aldarrikatzeko Udalbatzak azken asteazkenean eginiko manifestazio deialdia indartzen eta handitzen doa. Herriko elkarte eta talde askok atxikimendua eta martxarekin bat egingo dutela iragarri dute. Udalak jada herriko etxebizitzen portaletan banatu du Udalbatzak harturiko erabakia, manifestazioa deialdia eta horren lema izango den Saihesbidea eta kitto.

Horrez gain, udal bulego teknikoak eta herri-lanen taldeko langileek bost pankarta handi eseki dituzte herriko sarbideetan. Lehena Bizkaia Etorbidean Areitioko mendatearen bukaeran, Bilbotik Donostiarako noranzkoan irakurri daitekeena. Bigarrena Eibartik iritsi edo A-8 autobidetik ateratzean ikus daiteke, Gipuzkoa Etorbideko 68aren parean. Hirugarrena, Mallabiatik gurera sartzean ikus daiteke, BI-3302 errepidean, Izarra eraikinaren parean. Laugarrena, BI-2301 errepidean Trabakutik Ermuko udalerriaren sarreran, kanposantuaren aurrez aurre. Bosgarren eta azkena, udaletxearen eraikineko balkoian jarri da.

Horrez gain, erakundeak orbe plazatik larunbat eguerdian abiatuko den manifestazio deialdiaren berri ematen duten 400 kartel argitaratu ditu. Horrez gain, asteazkenean orri informatiboa etxeetara banatuko eta, baita ere, deialdi eta aldarrikapenarekin bat egiten dela adierazteko kartelak. Emakumeenganako indarkeriaren kontrako egunean, Azaroaren 25ean, erabiltzen diren bezalakoak, etxebizitzetan nahiz denda eta tabernatan jartzekoak.

Kultur, kirol, arte eta gremioen atxikimendua

Manifestazio deialdiak ikusmin handia piztu du ermuarron artean, izan ere, gehiengo zabalak proiektu beharrekotzat kontsideratzen baitu, lehenbailehen egin beharrekoa udalerriko etorkizunarentzat mesedegarri izango dena eta oso hurbil izan duguna. Obra geldiaraztearen erabakia haserrea sortu du eta jendea sentibera dago, askoz amore ez emateko eta isilik ez geratzeko asmoa agertu dutelarik. Jendeak saihesbidea beharrezko proiektua dugula eta guztiontzat onuragarri izango dela agertu nahi du.

Larunbateko martxarekin bat egin eta bertan izango direla iragarri duten talde eta elkarteen artean ondorengoak daude: Ermuko Merkatari eta Ostalariak (EMOEk); UGT eta CCOO sindikatuak, Errotabarri eskubaloi taldea; Sallabente ikastetxeko Guraso Elkarteak; TVA Lemförder; Lobiano Gastronomi Elkartea; Mugartea Pintura taldea; San pelaio auzoko jai-batzordea; Zezenzaleen elkartea; URVE irratizaleak; Gaztela-Leoneko atletismo klubak; Ermua Kirol elkarteko eskupilota atala; Sutegi Antzerki taldea; Boloko elkartea; Txirrindularien taldea; Txindurri txistu eta dantza taldea; Sallabente auzoko jai-batzordea; Mikologiaren lagunak; eta Gaztela-Mantxa, Gaztela-Leoneko, Extremadurako, Andaluziako; eta Galiziako zentroak.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke