Ermuaren eta gure etorkizunaren aldeko 2,2 kilometro

15.02.12
Hirigintza

Bi kilometro eta berrehun metro beteko ditugu otsailaren 18ko larunbatean saihesbidearen obra geldiarazteko erabakiaren kontrako manifestaziora joaten garen ermuarrak. Manifestazio horren leloa Saihesbidea eta kitto! izango da.

Manifestazioa Orbe Kardinalaren plazatik abiatuko da eguerdiko 12etan. Plazatik atera eta Zubiaurre kalea hartuta Kaltxango bidegurutzera jarraituko du martxak, Bizkaia Etorbidera iritsi eta bertatik Eibarrerantz abiatzeko. Gipuzkoa Etorbidetik barrena segituko du Eibarrerantz, hiri horren saihesbideko azken errotondara iritsiz. Errotonda noranzkoa aldatu berriz Ermurantz igotzeko. Errotabarri plazan amaiera emango zaio manifestazioari, bertan manifestua irakurri eta gero. Udalak aurreikusitakoaren arabera, martxa arratsaldeko ordu batetan bukatzea espero da.

Bi kilometro berrehun metroko distantzia ibilbide motza den arren, larunbatean manifestatzea eta ibilbide hori egitea Ermuko herriaren eta bertako bizilagunen aldeko jardunbide handia da. Hori horrela, Ermuko saihesbidea egitea premiazkoa dela uste dugunon aldarrikapenak gu guztion oinak mugiaraziko ditu. Gaur egun, saihesbidea egiteko lanak geldiarazita daude Bizkaiko Foru Aldundiaren erabakiz.

Saihesbidea ez da obra bat gehiago, proiektu estrategiko eta funtsezkoa da, herriaren etorkizunaren aldekoa. Saihesbidea ez egiteak ondorio oso txarrak dakarzkigu, Ermua guztiok bizitzeko nahi dugun herri atsegina izan dadin.

Horregatik guztiarengatik, etorkizunean gure seme eta alabek 2012ko otsailaren 18an, eguerditik arratsaldeko ordu 1etara non egon ginen galdetuz gero, gu guztion erantzuna bat eta bakarra izango da: herriko Orbe Kardinalaren plazan izan ginen, saihesbidea egiteko lanak geldiarazteko erabakiaren kontrako manifestazioan. Ermuko saihesbidea eta kitto!

Lotutako albisteak

Imagen
11.06.24
Betiondoko aparkaleku berria jada zabalik

148 plaza ditu, horietako bi minusbaliatuentzat. Jada ez dugu aparkatu bidearen erreian, zirkulazioa noranzko bikoitza berreskuratu duelako
Imagen
20.05.24
Zubiaurre eta Zerukoa arteko igogailu publikoa urteko azken hiruhilekorako prest egongo

Gaur hasi dira eraikitzeko lanak zuinketa-aktarekin eta obraren hasierarekin
Imagen
17.05.24
Lomi Power aparkalekuan behin behineko esleipendun izan direnen zerrenda

Zerrenda astearte honetan abonatu erregimeneko autoentzat egindako zozketa publikoaren emaitza da