Fiebre del sábado noche; Los hombres que no amaban a las mujeres eta Alex de la Iglesiaren azken lana Antzokiaren proposamenak astebururako

15.02.12
Ermua Antzokia

Aste honetako zinekluba Inauterietako Eguen zuri egun berezian izango da. Hori dela-eta, Antzokian inauteriko giroarekin zerikusi zuzena duen filma programatu da: Fiebre del sábado noche. Jonh Travoltak bizia eman zion Tony Maneroren pertsonai, dantza aretoetako nagusi eta ospetsua, Inauterietan mozorrotzeko aukera ona eta ugaria izaten jarraitzen du. Horregatik, pertsonaiaz edo haren lagunez hobekien jantzita datorren pertsonari, martxoko emanaldietarako bono bikoitza emango zaio opari. John Badhan zuzendariak 1977an filmatutako lana iluntzeko zortzi eta erdietako pasa bakarrean ikusi ahal izango da. Dantza eta festa giroa gauza ziurtatua dago. Filma jatorrizko bertsioan proiektatuko da, gaztelaniazko azpitituluekin.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko da, Alex de la Iglesia zuzendari bilbotarraren La chispa de la vida filmarekin. Komedia beltza eta azidoa da, Jose Mota eta Salma Hayek protagonizatzen dutena. Gainbeheran dagoen publizista batek atentzio mediatikoa berreskuratzeko aukera izanen du istripu bati esker. Filma larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan eta igande gaueko hamarrak eta erdietan proiektatuko da. Igandeko emanaldia ordu erdi atzeratuko da, aurreko filma oso luzea delako. Astelehenean, berriz ikusteko aukera izango dugu, iluntzeko zortzi eta erdietan.

Asteburuko bigarren proposamena Millennium, Los hombres que no amaban a las mujeres izango da. Stieg Larsson idazle suediarrak idatzitako trilogiaren lehen alearen adaptazioa. Mikael Blomkvist kazetariaren eta Lisbeth Salander hackerraren abenturen lehen zatia oso modu egokian jasotzen da filma honetan. Lana David Fincher zuzendariak egin du eta aipatzekoa da baita Daniel Craig eta Rooney Mara aktoreen lan txukuna. Rooney Mara Oscar sarietarako izendatu dute filma honetako lanagatik. Filma hau larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusteko aukera izanen dugu.

Haurrentzako filma igande arratsaldeko lehen orduan ikusi ahal izango da. Asteburu honetan Winx Club 3D, La aventura mágica titulukoa da. Alfea maitagarrien eskolan ikasturtea etenda eta bere onetik aterata izango da, Trixeko Icy, Darcy eta Stormy sorginengatik. Bloom printzesa kanpoan denez gero, Winxiarrek aurre egin beharko diote Trixtiarrek eragindako hondamendiari.

Argibide gehiagorako ikus: www.ermua.es/ermuantzokia

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu