Saihesbidearen inguruko monografikoa jaso dugu etxean ermuarrok
Udalak Ermuko saihesbidearen exekuzioa atzeratzeko Foru Aldundiak hartu duen erabakia aztertzen duen liburuxka argitaratu du. Argitalpenari jarri zaion goiburua “Ermua informazioa” da, otsailaren 15eko data darama eta lau orrialde ditu. Guztira 16000 ale argitaratu dira, zortzi mila euskaraz eta beste horrenbeste gaztelaniaz. Ermuarron etxeetara ale bana iritsi zaigu. Goiburuaren azpian Bizkaiko Foru Diputatu Nagusiaren eta herriko alkatearen argazki bana dago. Bakoitzari esaldi bana egozten zaie. Jose Luis Bilbaoren ahotan “Gainerako errepideak: Urberuaga-Berriatua, Ermuko saihesbidea eta Boroa-Igorre, apurka-apurka esleituko dira, ekonomiak eta aurrekontuek ahalbidetzen duten neurrian”. Carlos Totorikaren ahoan berriz, “Ermuarrok ez dugu bigarren mailako herritar legez gu tratatzerik onartuko” irakur daiteke.
Lehen titularrak ondokoa dio: “Ermuarrok bat eginda, saihesbidea lehenbailehen behar delako”. Azpian bi argazki, non gure kaleetan ohiko irudia dugun: trafiko ugari Gipuzkoa Etorbidean eta VI. Mendeurreneko kalean bi kamioi handi gurutzatzen noranzko bakoitzean, biek etxebizitzetako lehenengo pisura iristen direlarik. Azpian bi grafiko daude, non gaur egun herritik pasatzen diren ibilgailu guztien batez bestekoaren datua ematen digute, saihesbidea izanez gero pasako zirenekin alderatuta. Eta gauza bera, alderatuz kamioi edo ibilgailu astunen gaurko intentsitate eta kopurua, azpiegitura izanez gero edukiko genuen kopuruarekin. Datu horiek guztiak, Ermuan dugun zirkulazioari buruz Aldundiak berak egindako azterketa batetik aterata daudelarik. Orrialdearen azkeneko edukia, herriko saihesbidearen proiektuko maketak aurkezteko ekitaldian -20102ko irailaren 6an- Jose Luis Bilbao Diputatu Nagusiak esandako hitzak eta argazkia jasotzen dira: “Erakusketa honetan, kolore politeko maketa hutsa barik, errealitate bat aurkezten da”.
Bigarren orrialdean saihesbiderik ez izatearen inguruak herriko hainbat gizarte eragilen duten iritzia jasotzen da. Iritzi hori eman dute Merkatari eta Ostalari Elkarteak; CCOO eta UGT sindikatuak, Sallabente ikastetxeko Gurako Elkarteak; kamioi gidari batek, eta TVA Lemförder lantegiak. Iritzia emateko proposamena baita ere luzatu zitzaien ELA sindikatuari eta sare sozialetan ‘Ermua opina’ izeneko taldeei. Bi horien ordezkariek ezetza eman eta uko eginez proposamenari. Orrialdearen beheko aldean hiru argazki doaz. Horietan herriko kaleetan dugun trafikoaren adibidea agertzen da, hiruretan kamioak ageri direlarik. Hirugarren orrialdean, Totorika alkatearen elkarrizketa jasotzen da eta ondoren, saihesbidea egiteko obrak geldiaraztearen inguruko erabakiaz Udalbatzarra osatzen duten alderdi guztien hitzak. Laugarren eta azkenekoan, sei ermuarren hitzak jasotzen dira. Edizioaren azken edukia larunbat eguerdiko 12etan plazatik abiatuko den manifestazioaren deialdia eta horretan parte hartzeko ditugun arrazoi garrantzitsuak zerrendatzen dira.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da