Larunbateko manifestazioan parte hartuko dugun pertsonontzako babes-neurriak

16.02.12
Hirigintza

Manifestazioan parte hartuko duten pertsonen segurtasuna bermatze aldera, Eibar/Donostiarako norabidean N-634 errepidea ibilgailuentzat moztu egingo da otsailaren 18an, 12:00etatik hasi eta ekitaldia amaitu bitartean. BI-3302 errepidea erabiliz Areitio mendatetik Mallabira edota Markinara BI-3301 errepideaz doan trafikoak, edota Markinatik Mallabira eta gero Bilbora Areitio mendatetik doanak ez du eragozpenik izango, ez bada Eibar/Donostiarako norabidean joan nahi duten ibilgailuek Kaltxangon sor ditzaketen metaketek eragindakoa.

Halaber, San Antonioko bidegurutzean, trenbidearen azpitik dagoen tuneleko sarreran, N-634rako sargunea moztuko da, herri barrutik Gipuzkoa etorbiderako ibilgailuen sarrera ekiditearren.

Eibar-Ermua saihesbideko errotondatik AP-8 Autopistako ordainlekura datozen ibilgailuentzako zirkulazioa zabalik egongo da, manifestazio burua Hotel Villa de Ermua hotelera heldu arte. Horren ostean, Eibar-Ermua saihesbideko errotondan ibilgailuen joan-etorria etengo da. Behin, manifestazioaren amaiera Eibar-Ermua saihesbideko errotonda pasatu eta gero, Autopistako sarreratik Eibarrerako norabidea zabalduko da.

Aipatutako puntuetan, trafikoaren mozketaz eta zainketaz Ermuko 13 udaltzain arduratuko dira, horretaz gain, udalerriko elkarte kulturaleko 29 kidek ere boluntario lanetan jardungo dute eta baita Ertzaintzak Eibar-Ermuko saihesbideko errotondan jarriko dituen agenteak ere. N-634 errepideko erabiltzailei sor dakizkiokeen eragozpenen artean, aparkaleku pribatu zein publikoetatik, larunbateko 12:00ak eta 14:00ak bitartean, ezin ateratzea dago, N-634 errepidea itxita egongo baita.

Bestalde, Errotabarri plazan egingo den manifestazioaren bukaera-ekitaldian partaideek erosotasunez parte hartu ahal izateko, otsailaren 17ko ostiraleko goizeko 9etatik aurrera, Gipuzkoa etorbideko 16 eta 24. atarien artean aparkatzea debekatuko da. Horretarako aldez aurretik, ohikoa den legez, espaloian seinaleak jarriko dira. Behin manifestazioa amaitu eta berehala N-634 errepidea zabalduko da.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke